Edukira joan

Anestesia (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Anestesiaren ondoren esnatzeko prozesuan dagoen pertsona

Anestesia pertzepzioa blokeatzeko teknika da, mina kentzea barne, eta kirurgia-ebakuntzak egin baino lehen erabiltzen da (dena den, gaur egun erditze-unerako ere askotan erabiltzen da anestesia –epidurala–, Mendebaldeko gizartean batik bat). Teknika-mota handi bi bereizten dira, oro har: alde batetik, tokiko anestesia edo gorputzaren leku jakin batean ezartzen dena; bestetik, anestesia orokorra edo pertzepzioa erabat ezabatzen duena behin-behinean.

Aldi batekoa edo kronikoa izan daiteke; elementu berezi baten bidez edo gaitz baten ondorioz sortzen da anestesia. Ebakuntzetan erabili ohi dira anestesia sortzeko asmatu diren konposatu kimiko artifizialak. Bi eratakoak izaten dira: nerbio-sistema zentralean eragiten duena (anestesia orokorra), eta sentiberatasunaren berri hartzen duten nerbioetan eragiten duena (gorputzaren atal bateko anestesia). Lehen motakoak gorputz osoan eragiten du, eta oharmena ere galdu egiten da. Bi eratako anestesia orokorrak erabiltzen dira: batzuk usaindu egiten dira, eta besteak, berriz, ziztatu, berriz. Lau aldi bereizten dira era horretako anestesiak erabiliz gero: lehenik, minarekiko sentiberatasuna galtzen da; bigarrenik, ameskeriak sorrarazten ditu; hirugarrenik, loa ekartzen du, eta minarekiko sentiberatasuna kendu; eta, azkenik, arnasketa ere gelditu egiten du.

Gorputzaren atal bateko anestesian, aldiz, ez da oharmena galtzen. Era horretako anestesiaren barruan, hainbat mota daude, anestesian erabiltzen den sustantziaren eta haren erabileraren arabera. Antzina, kokaina erabiltzen hasi ziren anestesiko lokal moduan, baina, arriskutsua denez, baztertuta geratu da, eta beste substantzia batzuen bidez lortu dira anestesiko sintetikoak; adibidez, nobokaina. Anestesian espezialista direnek erabakitzen dute une bakoitzean zer motatakoa den komenigarria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.