Angolako bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Angolako bandera horizontalki tamaina bereko bi zatitan banatua dago, goikoa gorri kolorekoa eta behekoa beltz kolorekoa. Kolore gorriak herriak independentziarako borrokan isuri zuen odola sinbolizatzen du, eta beltzak afrikar kontinentea.

Erdiko ikurra, hori kolorekoa, izar batekin eta aihotz batekin gurutzatutako hagindun gurpil batek osatzen du. Hagindun gurpilak industriako langileak sinbolizatzen ditu, aihotzak nekazari landatarrak, eta izarrak aurrerakuntza eta nazioarteko solidaritatea.

Angolaren Askapenaren Herri Mugimenduaren banderan oinarritua, ikurrak, sobietar batasunaren banderako igitai eta mailuaren irudikapenak dira.

Proposatutako bandera berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIAV proposal.png Angolaren bandera berriaren proposamena

2003an Angolarentzako bandera nazional berri bat proposatu zen. Urdin, zuri eta gorri koloreko bost errenkadaz osatua dago. Bi errenkada urdinek, goiko eta beheko muturrean daudenak, justizia, solidaritatea eta askatasuna irudikatzen dute, zuri koloreko biek, urdinen jarraian daudenak, bakea, batasuna eta harmonia irudikatzen dute, erdian dagoen gorri koloreko errenkadak, handiena ere badena, sakrifizioa, heroismoa eta irmotasuna irudikatzen dituen bitartean. Banderaren erdian hori koloreko eguzki bat agertzen da, hamabost izpi eta kontzentrikoak ez diren hiru zirkulu dituena, Namibe probintziako Tchitundo-Huluko kobazuloan aurkitutako marrazkien antzerakoa eta Angolako ondare kulturala irudikatzen duena.

Urte horretako abuztuak 28an Batzorde Konstituzionalak onartu egin zuen. Alabaina, bandera honen aurkako herri mugimendu bat dago, soilik Biltzar Konstituziogile bat eratzen denean onartua izango dena.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angolako bandera Aldatu lotura Wikidatan