Aniztasun adierazle
Estatistikan, aldagai kualitatibo batek hartzen dituen kategorien arteko maiztasun eta banaketa eta kategoria kopurua bera neurtzen dituen ezaugarria da. Zenbat eta kategoria gehiago eta maiztasunak kategoria ezberdinen artean zenbat eta berdintsuagoak izan, orduan eta aniztasun handiagoa izango da. Aldagai kualitatiboen sakabanatzea dela esan daiteke. Biologian eta ekonomian batik bat erabiltzen den ezaugarria da.
Biologian, aniztasun adierazleak ekosistema baten bioaniztasuna neurtzen duen neurriak dira. Bioaniztasuna kontzeptu zabala, lausoa eta interpretazio ezberdinak dituena da. Hau dela eta, ez da sinplea bioaniztasunerako neurri bat ematea, zenbakizko balio batek murriztu egingo baitu bati bioaniztasun kontzeptuaren zabaltasuna.
Ekonomian ere erabiltzen dira aniztasun adierazleak, sektore ekonomiko bateko eraketa aztertzeko esaterako. Politikan ere, hauteskunde emaitzak aztertzeko erabil daitezke. Eskuarki, kontzentrazioa ez bezala, aniztasun adierazleak aldagai kualitatiboak aztertzeko erabiltzen dira.
Bioaniztasun kontzeptuaren ikuspegi ezberdinei jarraiki, aniztasun adierazle ezberdinak proposatu dira:
Ekonomian, gainera, Herfindahl adierazlea erabiltzen da.