Edukira joan

Herfindahl adierazlea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, Herfindahl adierazlea edo Herfindahl-Hirschmann adierazlea (HHI) merkatu edo sektore ekonomiko bateko banaketaren aniztasunerako neurria da. Honela kalkulatzen da:

izanik, i-garren enpresaren kuota sektorean ehunekotan edo batekotan.

Zenbat eta txikiagoa izan, aniztasuna handiagoa da, hau da merkatua konpetitiboagoa da, nagusitasuna erakusten duen enpresarik gabe.

Balio minimoa da, merkatua neurri berean banatuta dagoenean enpresa ezberdinen artean. Balio maximoa 1 da, enpresa bakar batek merkatu osoa hartzen duenean, monopolio egoeran esaterako.

Demagun bi egoera hauek:

  • A egoera: 8 enpresek %10eko merkatu kuota dute sektore batean. Enpresa batek geratzen den %20ko kuota hartzen du osorik.
  • B egoera: 5 enpresek %10eko merkatu kuota dute eta 2 enpresek %25eko kuota hartzen dute.

Eman ditzagun Herfindahlen adierazleak, ehunekoak hartuz:

  • A egoeran,
  • B egoeran,

Beraz, adierazle honen arabera sektorea anitzagoa edo konpetitiboagoa da A egoeran.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]