Anjali Lama
Itxura
| Anjali Lama | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | नवीनकुमार वाइवा |
| Jaiotza | Nuwakot District (en) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | nepalera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta zinema aktorea |
| Kidetza | Blue Diamond Society (en) |
Anjali Lama (Nepal, 1985a) nepaldar emakumezko modelo transgeneroa da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nepalgo Nuwakot barrutian jaio zen Nabin Waiba jaiotza izenaz.[1] Gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti. Hamabi urte zituenean familiako kideei bere burua emakumetzat zeukala aitortu zienean, hauek Lama baztertu zuten.[2]
2009an sexua berresleitzeko ebakuntza partziala egin zioten. Ondoren modelo izateko ibilbideari ekin zion. Nepal herrialdeko historiako lehenengo emakume modelo transgeneroa bihurtu zen. 2017ko Lakmeko Moda Astean (ingelesez: Lakme Fashion Week desfilatu zuen eta ondorioz, bertan desfilatu zuen lehenengo emakume transgeneroa bilakatu zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) CNN. (2017ko otsailaren 3a). Transgender model makes history at Lakmé Fashion Week. (kontsulta data: 2018ko otsailaren 2a).
- ↑ (Frantsesez) RTL Television. (2017ko urtarrilaren 31). Ce mannequin transgenre défilera en Inde pour la première fois: "Les temps changent, les gens sont devenus plus compréhensifs". (kontsulta data: 2018ko otsailaren 2a).