Anna Xabanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anna Xabanova
SHabanova.jpg
Bizitza
Jaiotza Smolensk Uyezd Itzuli1842ko martxoaren  6a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza San Petersburgo1932ko maiatzaren  25a (90 urte)
Hobiratze lekua Volkovo hilerria
Hezkuntza
Heziketa S. M. Kirov Military Medical Academy Itzuli
Tesi zuzendaria Karl Rauchfuss
Jarduerak
Jarduerak medikua
Enplegatzailea(k) Rauhfusa Hospital Itzuli
Jasotako sariak

Anna Nikolaevna Xabanova[1] (errusieraz: А́нна Никола́евна Шаба́нова; Smolensk, Errusia, 1848ko martxoaren 6a - Leningrad, Sobietar Batasuna, 1932ko maiatzaren 25a) errusiar emakume pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Xabanova lurjabe aberats baten alaba zen. Gaztetan, tsarrarekiko kritikoa zen talde erradikal bateko kide egin zen. Horregatik, 1865ean hura atxilotu zuten eta sei hilabete igaro zituen espetxean.

Xabanovak medikua izan nahi zuen, baina bere garaiko Errusian emakumeek ez zuten ikasteko aukerarik. Helsinkira joan zen bizitzera, baina 1873an Errusiara itzuli zen San Petersburgon emakumeentzako medikuntza-ikastaro berria hasi zenean.

Xabanova Medikuntza doktore bihurtu zen 1878an San Petersburgoko Emakumeentzako Goi Medikuntza Ikastaroetan graduatu ondoren. Errusian doktore bilakatu zen lehen emakumeetako bat izan zen. San Petersburgoko Oldenburg Haur Ospilean egin zuen lan.

Xabanovak Gaixotasun Kronikodun Haurrak Tratatzeko Elkartea sortu zuen eta haurrentzako klinikak ireki zituen Gattxinan (1882) eta Vindavan (1900).

Horrez gain Errusiar Emakumeen Elkarren Arteko Elkarte Filantropikoa (errusieraz: Русское женское взаимно-благотворительное общество) sortu zuen 1895ean. Xabanovak hainbat sari irabazi zituen bere lanagatik, horien arteean, Lan Sozialistaren Heroiari domina 1928an eta Ameriketako Estatu Batuetako Politika eta Gizarte Zientzien Akademiako kidetza 1929an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]