Annasoltan Kekilova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annasoltan Kekilova
Bizitza
JaiotzaAsgabat, 1942
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza1983ko ekainaren 19a (40/41 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakTurkmenera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Annasoltan Seidovna Kekilova (Asgabat, Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista, 19421983ko ekainaren 19a) turkmenistandar poeta eta sobietar disidentea izan zen.

Bere poesia-lanak sobietar gaiei buruzkoak ziren, hala nola, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistari, herrialdeari eta herriari buruzkoak. 1971ko neguan eta udaberrian Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XXIV. Biltzarrari eta Batzorde Zentralari idatzi zion Turkmenistango SESeko egoeraz kexu.[1] 56 orri luzeko txostena landu zuen, irudidun bilduma batekin batera.[2] Bere eskakizunetako bat Turkmenistango emakumeei eskubide gehiago bermatzea zen. Alderdi Komunistak aldarrikapenei ez ikusiarena egin zien eta bere lana uztera behartu zuen Annasultan.

Ogibiderik gabe, Annasultan Moskura joan zen laguntza eske, baina ez zioten laguntzarik eman. Gainera Britainiar Enbaxadara joan zen asilo eske, baina alferrik. Etsita, sobietar hiritartasunari uko egin zion eta herrialdetik alde egiteko prestatzen hasi zen. 1971ko abuztuaren 26an anbulantzia bat joan zen bere etxera eta ospitale psikiatrikora eraman zuten.[2] 1983ko ekainaren 19an hil zen ospitale psikiatrikoan.

Klinikan zegoela idazten jarraitu zuen, eskuizkribuak amari eta ahizpari ezkutuan emanez. Ahizpak eskuizkribuak Moskura bidaltzen zituen, baina eskutitzak bidean galtzen ziren. Ondoren, bere etxean izandako sute batek bere lanetako asko suntsitu zituen. Onik gorde ziren lanetako batzuk 2015ean argiratatu ziren Turkmenistango idazleen lanen bilduma batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) De Boer, S. P.; Driessen, Evert J.; Verhaar, Hendrik L.. (1982-05-26). Biographical Dictionary of Dissidents in the Soviet Union: 1956 - 1975. BRILL, 236 or. ISBN 90-247-2538-0..
  2. a b (Ingelesez) Shabad, Theodore. (1971-09-28). «Dissident Poet in Turkmenia Is Reported Sent to Hospital - The New York Times» New York Times (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]