Annie Krohn
Annie Krohn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1890eko otsaila (134 urte) |
Herrialdea | Indonesia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Flip Carli (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Indonesiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Annie Krohn (1890eko otsaila – ?) alemaniar-herbeheretar jatorriko indonesiar zinema mutuko aktorea izan zen, 1932an ospea lortu zuena Karina's Zelfopoffering filmean Raden Ajeng Karina antzezteagatik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Bettenhausenen (j. 1853) eta Henry Krohn Sr. (j. 1860) alemaniarren bederatzi seme-alabetatik zazpigarrena, Annie Krohn 1890eko otsailean jaio zen[1]. Lau neba eta ahizpa bat bizirik geratu ziren: John (j. 1879), George (j. 1882an), Henry (j. 1886), Edward (j. 1888) eta Lydia (j. 1892)[2]. Herbeheretar arbasoak ere bazituen[3].
Flip Carli ekoizle eta zuzendariarekin ezkondu zen eta Cosmos Film (geroago Kinowerk Carli) konpainian hasi zen lanean[3]. 1930ean egin zuen debuta De Stem des Bloeds film mutuan. 1932an paper nagusia antzeztu zuen Karina's Zelfopoffering filmean[3].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1930 | De Stem des Bloeds | Annie | Film galdua |
1931 | Sarinah | ||
1932 | Karina's Zelfopoffering | Raden Ajeng Karina |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) The Kohlhagen Family Genealogy. S.A.G. Shreve (argitaratze data: 1994), 48 or. (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ (Ingelesez) The Kohlhagen Family Genealogy. S.A.G. Shreve (argitaratze data: 1994) (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ a b c (Indonesieraz) Biran, Misbach Yusa. (1979). Apa Siapa Orang Film Indonesia 1926–1978. Sinematek Indonesia OCLC .6655859.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Indonesiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |