Anno Lucis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plaka honetan A.L.5916 irakur daiteke, gure egutegian 1916.
Oroitarri masonikoa Anno Lucisen aipamenarekin.

Anno Lucis edo Masonen Egutegia (euskaraz "Argiaren Urtea" edo "Benetako argiaren urtea") masonerian gehien erabiltzen den egutegia da. Egutegiaren sistema oso erraza da: urte arruntari lau mila urte gehitu behar zaizkie; esaterako 2000. urtea, Anno Lucisen arabera 6000.a izango litzateke. Egunak eta hilabeteak berdin mantentzen dira. Egutegi honek Anno Mundiren kontzeptuarekin lotura estua du.[1] Anno Lucis kontzeptuak masonerian balore sinbolikoa du; horren bidez «denbora sakratua» eta «denbora profanoa» bereizi nahi dituzte.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hori XIX. mendean erabaki zen, munduaren sorreraren urtea jakiteko egin ziren kalkuluen ondorioz. Kalkulu horietan juduen eta arabiarren egutegiak ere hartu ziren kontutanbaina batez ere Ussherren kronologia. Data hau finkatzeko James Ussherrek, 1580an Dublinen jaiotako apaiza, Bibliaren gainean kronologia bat sortu zuen hasieraren momentua zehazteko. Horren bidez denbora eskala erabatekoa sortu nahi zuen. Teoria desberdinak aztertuta data hori adostu zen azkenean. Beraz lehen urtea munduaren sorrerarena da masoientzat. Urte hasiera, bestetik, martxoaren 1ean kokatzen dute. Hilabeteak zenbakiez izendatzen dira, esaterako martxoa 1.a da. Egutegi horretan, azkenik, bi festa daude, udako san Joan Bataiatzailearena (06-24) eta, neguan, san Joan Ebanjelaria (12-7); biekin bi solstizio markatzen dituzte. Gogoratu behar da masoneria barruan erritu eta korronte desberdinak daudela eta, ondorioz, egutegi desberdinak ere badirela.[3]

Hilabeteen izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu dugu hilabeteak izendatzeko gehien batean zenbakiak erabiltzen direla baina hori ez da orokorra. Masoneria barruan badaude beste korronteak izendategi propioa dutenak. Hau da adibide bat:[4]

  1. Martxoa= Nissam
  2. Apirila= Ijar
  3. Maiatza=Sivan
  4. Ekaina=Thamuz
  5. Uztaila=Ab
  6. Abuztua= Eliul
  7. Iraila=Tishri
  8. Urria=Heshvan
  9. Azaroa=Kislev
  10. Abendua=Theved
  11. Urtarrila=Schevat
  12. Otsaila =Adar

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]