Antón de Marirreguera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antón de Marirreguera

Bizitza
JaiotzaCarreño, 1605
Herrialdea Espainia
Heriotza1660(e)ko hamarkada (54/64 urte)
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Antón González Reguera, Antón de Marirreguera bezala ezaguna, asturieraz idatzitako lehen lanaren egilea da. Liburua Pleitu ente Uviéu y Mérida pola posesión de les cenices de santa Olaya, 1639an idatzita, asturierazko literaturaren klasikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antón González Reguerari buruzko datu asko ezezagunak dira, tartean jaiotze eta heriotza datak. XVII. mendean Llorgozanan jaio zen (Carreño), kapare etorkiko familia batean. Ama María González Reguera zen eta hortik zetorren Marirreguera izena. Aita, antza Pedro Álvarez Hevia zen; gaztea hil zen. Umezurtz gelditzerakoan amaren abizena hartzeko aukera izan zuen. Dena dela, eskuizkribu batzuetan Antonio Álvarez gisa agertzen da. Elizaren ikasketak hasi zituen. Oviedoko Unibertsitatean Latin, Humanitateak eta Teologia ikasi zuen. 1631 apaiza izendatu zuten eta Carreñoko eliz desberdinen ardura eman zioten. Horrela, 1640an eta 1644an Priendesko apaiza bezala agertzen da, 1645ean Albandin, azken honetan Antonio González Moñiz izenarekin, bere osabarena, bere aurretik apaiza eliz horretan. Albandin ere 1661 arte parroko gisa agertzen da; ondoren, postua bere ilobak hartu zuen, Xuan Rodríguez Reguera. 1662an kaparetasun erroldetan ez zen agertu eta pentsatzekoa da 1661 eta 1662 artean hilko zela.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako Pleitu ente Uviéu y Mérida pola posesión de les cenices de santa Olaya (1639) batera beste lan batzuk idatzi zituen:

  • Diálogu políticu poema
  • Dido y Eneas alegia
  • Hero y Lleandro alegia
  • L’ensalmador entremesa
  • L’alcalde entremesa
  • Los alcaldes entremesa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]