Apaiz katoliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bi apaiz katoliko sotanaz, Erroma 2005ean

Apaiz katoliko erlijio katolikoan, meza emateko eta aitortzak entzuteko esku duen gizonezkoa da.[1]

Ordenazio sakramentuan hirugarren maila jaso dute. Herri mailan, presbiteroari (egun 'abade' edo 'aita' ere deitua eta Erdi Aroan mosen) baino ez diete apaiza esaten, baina gotzainak ere apaizak dira. Diakonoak, berriz, ez dira apaizak.

Apaizek baino ezin dute sakramentu hauek eman: bataioa[2]), eukaristia, sendotza (gotzainek bakarrik), penitentzia, gaixoen oliadura eta ordenazioa.

Eliza Katolikoaren arabera, apaiza In Persona Christi Capitis (Kristoren Buruaren zuzenean) aritzen da. Elizbarruti bati loturik daudenean, klero sekular diete; ordena erlijioso bati loturik daudenean, berriz, klero erregular diete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apaiz katoliko Aldatu lotura Wikidatan