Antiguako San Juanak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antiguako San Juan jaiak ekainaren 10etik 23ra ospatzen dira. Jai hauek nahiz eta luzeak izan ez dira jardueraz betetako egunak izaten eta 10etik 23ra hainbat egunetan ez da ezer antolatzen. Jaiegun garrantzitsuena 23a da, beste hainbat auzotan bezala San Juan gaua ospatzeko sutea egiten baita eta egunean zehar buruhandiak, kantu-jirak eta abar egon ohi baitira. Jai hau udararen hasiera ospatzeko sortua izan da Juan el Bautista sermolariaren oroimenean. Antzina, suteak egitearen helburua eguzkiari indar handiagoa ematearena zen, egunak mozten hasten baitzen. Antiguako San Juan jaien ohiko egitaraua:

  • Kantu-jirak
  • Sokatira
  • Bazkari herrikoia Txantxarreka gaztetxean
  • Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna
  • Eletrotaldea eta DJak
  • Buruhandi eta trikitilariak
  • San Juan koroak
  • San Juan sua Gaskonia plazan: koroak, konjurua, soka dantza herrikoia eta lore sortaren banaketa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]