Antilope Arroila
Antilope Arroila | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Arizona |
Koordenatuak | 36°51′28″N 111°22′20″W / 36.85778°N 111.37222°W |
Webgune ofiziala | |
Antilope Arroila (ingelesez: Antelope Canyon; navajoz: Tsé bighánílíní dóó Hazdistazí) Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuko Page hiritik hurbil dagoen arroila bat da. Beres herrialde honetako hego-mendebaldeko arroila estu guztietan argazki gehien atera eta bisitatuena dena da. Navajo herriaren lurraldean dago.
Arroila bi eremutan banaturik dago: Upper Antelope Canyon edo The Crack ("Goi Antilope Arroila" edo "Arraila"), navajoeraz Tsé bighánílíní (euskaraz "Ura haitz artean doan lekua" esan nahi du); eta Lower Antelope Canyon edo The Corkscrew ("Behe Antilope Arroila" edo "Kortxo-kentzekoa"), navajoeraz Hazdistazí ("Espiral haitz arkuak").
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arroila hau soilik gidariz bisitatu ahal daitekeenaren arrazoietako bat leku honek bat-bateko uholdeak jasateko duen arriskua da, eskualde honetako euri-jasa handiek minutu gutxitan arroila urez gainezka egin arte erabat bete baitezakete (nagusiki garaiera handiagoa duten eskualdeetan sortutako ur korronteen ondorioz). Izan ere, arroila honek ospea irabazi izanaren arrazoietako bat 1997ko abuztuaren 12an hamaika turistek bertan hil izanean datza. Gertakari guzti honetan talde horretako gidariak bakarrik biziraun izan zuen.[1][2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Uholea Antilope Arroilan. 2006-3-20. Climb-Utah.com (Ingelesez)
- ↑ Antilope Arroila. 2006-3-20. PhotoDude.com (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antilope Arroilaren webgunea (Ingelesez)
- Antilope Arroilaren 360ºko ikuspegi panoramikoaz gozatzeko aukera (Ingelesez)