Arizona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arizona
State of Arizona

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Arizonako bandera
Bandera
Arizonako zigilua
Zigilua
Ezizena: The Grand Canyon State (Kanoi Handiaren Estatua)
Goiburua: Ditat Deus
Hiriburua Phoenix
Hiri handiena Phoenix
Eremua 295.234 km²
Biztanleria 6.553.255 (2012)
Dentsitatea 22 bizt / km²
Map of USA AZ.svg
Gobernadorea Jan Brewer (D)
Senatariak John McCain (R)
Jon Kyl (R)
Laburdura
ISO 3166-2
Ariz.
US-AZ
www.az.gov
Tree, Canyon de Chelly, Apache County AZ.jpg

Arizona (ingelesez ɛrɪˈzoʊnə edo ærɪˈzoʊnə ahoskatua; navajoeraz: Hoozdo Hahoodzo; o'odhameraz: Alĭ ṣonak) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua. Phoenix du hiriburua eta baita hiri nagusia ere. Guztira 5 milioi biztanle inguru ditu estatuak. (%4,6 amerindiarrak: navajoak, apatxeak, hopiak…). Hiriburuaz gain, hiri nagusiak, Tucson eta Tempe ditu.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kainoi edo arroila handiz (bertan dago Grand Canyon edo Arroila Handia) betetako Coloradoko ordoki handiak hartzen du estatuaren iparraldea, erliebe bitxiko lurra. Eskualde bolkaniko bat (itzaliak sumendi guztiak) hedatzen da erdialdean, eta hego-mendebaldean basamortu ordoki zabal bat ageri da. Klima idorra edo erdi-idorra.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak ureztatze artifiziala behar du. Roosevelt eta Coolidge urtegiei esker, kotoi, zitriko eta labore sail handiak zabaldu dira. Garrantzi handikoa da mea aberastasuna (kobrea, zinka eta beruna).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrak 1539tik bertan egokituta, Mexikoko lurraldea izan zen (Nuevo Mexico), Estatu Batuen eskuetara igaro zen arte (1848). 1863. urtean lurralde federal bihurtuta, urte askotan eutsi zioten apatxeek Ipar Amerikarren kolonizazio berriari. Apatxeak sakailatuta, azken gerra galdu ondoan (1881-1886), Arizona Estatu Batuen ingurunean sartu eta Ameriketako Estatu Batuetako 48. estatua bihurtu zen 1912. urtean.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arizona konderritan (counties) banaturik dago. 1983an 15 hauek ziren:

Arizonako konderriak
Izena Herriburua Sorrera
urtea
2010eko
biztanleria[1]
 % Azalera
mi.2
 %
Apache St. Johns 1879 71,518 1.12 % 11,218 9.84 %
Cochise Bisbee 1881 131,346 2.05 % 6,219 5.46 %
Coconino Flagstaff 1891 134,421 2.10 % 18,661 16.37 %
Gila Globe 1881 53,597 0.84 % 4,796 4.21 %
Graham Safford 1881 37,220 0.58 % 4,641 4.07 %
Greenlee Clifton 1909 8,437 0.13 % 1,848 1.62 %
La Paz Parker 1983 20,489 0.32 % 4,513 3.96 %
Maricopa Phoenix 1871 3,817,117 59.72 % 9,224 8.09 %
Mohave Kingman 1864 200,186 3.13 % 13,470 11.82 %
Navajo Holbrook 1895 107,449 1.68 % 9,959 8.74 %
Pima Tucson 1864 980,263 15.34 % 9,189 8.06 %
Pinal Florence 1875 375,770 5.88 % 5,374 4.71 %
Santa Cruz Nogales 1899 47,420 0.74 % 1,238 1.09 %
Yavapai Prescott 1865 211,033 3.30 % 8,128 7.13 %
Yuma Yuma 1864 195,751 3.06 % 5,519 4.84 %
Guztira: 15 6,392,017 113,997

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arizona Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.