Antoine-François Desrues

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine-François Desrues

Bizitza
JaiotzaChartres, 1744
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1777ko maiatzaren 6a (32/33 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgrocer (en) Itzuli

Antoine-François Desrues (Chartres, 1744-Paris, 1777ko maiatzaren 6a) Frantziako hiltzaile eta pozoitzaile ospetsua izan zen. Bere kasuak polemika handiak eragin zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chartresen jaio zen, guraso xumeen familia baten altzoan. Parisera joan zen zortearen bila, eta han hasi zuen dendari gisa lanean. Bere pietate eta debozio handiagatik ezaguna zen gizona, eta bere negozioak ospe handia lortu zuen, baina 1773an bere diru xahutze pertsonalaren ondorioz denda utzi zuenean, haren egoera tamalgarria bihurtu zen.

Egoera horretan, La Motte jaunarekin negozioak egin zituen baserri bat erosteko. Ordaintzeko ordua iritsi zenean, Desruesek Parisen berarekin egotera gonbidatu zuen, diruaren transferentziaren zain, 130 000 libera. Bitartean, pozoitu egin zuen; ondoren, hamasei urteko semearekin gauza bera egin zuen. Bukatzeko, erosketa zuritzeko diruaren ordainagiria faltsutu egin zuen. Bere bizimodu berriari ekiteko Desrues de Bury-ren izen aristokratikoa hartu zuen.

Andrearen eta semearen desagerpenak susmoak sortu zituen. Desrues atxilotu eta biktimen gorpuak aurkitu zituzten. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, baina ihes egiten saiatu ondoren, berriro epaitu zuten eta mutilatu eta bizirik erretzeko zigorra ezarri zioten. Heriotzara kondenatua, bere exekuzioa Parisen gertatu zen, 1777an. Errautsak zabaldu ziren, ondoren. Desruesek bere errugabetasuna azken unera arte aldarrikatu zuen.[1] Borreroa Charles-Henri Sanson izan zen, Luis XVI.a Borboikoaren borreroa izango zena. Emaztea Pitié-Salpêtrièreko Ospitalean entzerratu zuten eta, 1792an, Frantziako Iraultzaren Irailaren sarraskietan, matxinatuek hil zuten.

Desrues hil ondoren bere familiak izena aldatzea eskatu zuen; horrela Pierre Desrues 1777an Pierre Orée bihurtu zen (bere seme Louis Noël Marin, Chartresen jaioa, Orléansen bizi zena, Orée D´Aideville abizena hartu zuen) eta, 1813an, familiaren beste adar bat Dorée bihurtu zen.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batetik herria ez zegoen ados kondenarekin. Jende askoren ustez erregearen biktima bat zen. Haren errautsak herrian zabaldu eta saldu ziren zeren eta aberastasuna erakartzen baitzuten.

Desruesen heriotzak, bestetik, eztabaida sakona ireki zuen, Antzinako Erregimenaren justizia egiteko moduei buruz. Desruesen kasua garai iraultzailetik sortutakoekin alderatu zen. Honoré de Balzac, Victor Hugo eta Alexandre Dumas parte hartzaileen artean egon ziren. 1828an gertaeraren irudikapen dramatikoa egin zen Parisen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Annie Duprat, « L'affaire Desrues ou le premier tombeau de l'Ancien Régime », Sociétés & Représentations, no 18 « La Justice en images »,‎ 2004, 123-134or. [1]
  2. https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclopædia_Britannica/Desrues,_Antoine_François

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]