Edukira joan

Antoine Bourseiller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Bourseiller
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntoine Richard Bourseiller
JaiotzaParisko 14. barrutia1930eko uztailaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaArles2013ko maiatzaren 21a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Chantal Darget
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema aktorea, errealizadorea eta theatre manager (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0100171 Allocine: 3476 Allmovie: p7665 Edit the value on Wikidata

Antoine Bourseiller (Paris, 1930eko uztailaren 8a - Arles, 2013ko maiatzaren 21a) frantses aktorea eta antzerki-zuzendaria izan zen.

XVII. mendeko lan ahaztuen bidez, besteak beste, Tristan l´Hermiten Marianne eta Cyrano de Bergeracen La Mort d´Agrippina lanei esker egin zen ospetsu. 1960an, Antzerki Konpainia Gazteen Lehiaketa irabazi zuen. Studio des Champs-Élyséeseko zuzendari izan zen. Talde horretan, egile berriak bilatu zituen, eta obra eklektikoagoak antzerkiratzen saiatu zen. 1965ean, Poche-Montparnasseko zuzendari izan zen. 1966tik 1975era, Sud-Est-eko kultura-ekintzetako zuzendari izan zen. Zuzendu zituen lanen artean, aipagarriak dira: Victimes du devoir (1965, Ionesco, Betebeharren biktimak), Va donc chez Thorpe (1967, François Billetdoux, Zoaz bada Thorperen etxera), Dans la jungle des villes (1967, Bertolt Brecht, Hirietako basoan), Le Métro fantôme (Leroi Jones, Metro fantasma), À Memphis il y a un homme d´une force prodigieuse (1966, Jean Audureau, Menfisen bada indar miragarrizko gizon bat), Don Juan (1967, Molière), Wozzeck (1981, Alban Berg) eta La Cantate d´octobre (1985, Prokofiev, Urriko kantata).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.