Marie Sara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Sara

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Bourseiller
JaiotzaBoulogne-Billancourt1964ko ekainaren 27a (59 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaAntoine Bourseiller
AmaChantal Darget
Ezkontidea(k)Simon Casas (en) Itzuli
Henri Leconte (en) Itzuli  (1995 -  2005)
Christophe Lambert  (2007 -  2016)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktoreatzailea, Burtzikaria, aktorea, militante politikoa eta enpresaburua
Izengoitia(k)Marie Sara
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mugimendu Demokrata
IMDB: nm0764705 Edit the value on Wikidata

Marie Bourseiller, artistikoki Marie Sara (Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1964ko ekainaren 27a) frantziar burtzikari ohia, enpresaburua eta politikaria da. Lalo de María nobilleroaren ama da.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burtzikari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Sara Paris ondoko Boulogne-Billancourt herrian jaio zen 1964ko ekainaren 27an, antzerki giroko familia batean, zezenen mundutik erabat kanpo.

1980an, 16 urte zituela, Nimesera joatea erabaki zuen. Han, burtziketarekin harremanetan jarri zen, eta Simón Casas ezagutu zuen, gero haren ahalduna edo ordezkari artistikoa izan zena.[1]

1984an, burtzikari hasi zen Espainian, Castellóko Vinarozko zezen-plazan, eta, denboraldi batzuk profesionalki toreatu ondoren, Bartzelonako Monumental plazan aurkeztu zen, Enrique Ponce, Antonio Manuel Punta eta César Pérezek parte hartu zuten korrida batean.[2][3]

1991ko irailaren 21ean, Nimesen, alternatiba hartu zuen Conchita Cintrón burtzikari peruarrak babestuta, Fermín Bohóquezen zezenaren belarri bat moztu zuen.[4] Alternatiba 1994ko apirilaren 23an berretsi zuen Las Ventas-en.

1999. urtean utzi egin zuen eta 2003. urtean itzuli zen Nimesen, non preziatua zen. 2007ko denboraldia bukatutakoan, urriaren 12an, Jaenen 43 urte zituela,zezenketa behin betiko utziko zuela iragarri zuen. Zaldi ukuilua du.

Politikari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmanuel Macron-en "La República en Marcha" alderdiko hautagai hautatu zuten Okzitaniako eskualdeko Garden bigarren barrutirako.[5][6][7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Portal Taurino (21 de junio de 2017) “ María Sara”
  2. “Cuadernos de aula taurina: El Rejoneo”
  3. Collectif, Antoinette Fouque, Mireille Calle-Gruber, Béatrice Didier. “Le Dictionnaire universel des créatrices”
  4. Tirso Marín. La Verdad (17 de junio de 2007) “La primera mujer rejoneadora francesa debuta con Cartagena y Leonardo hoy en Alicante”
  5. María D. Valderrama. El Mundo (12 de junio de 2017) “María Sara Bourseiller: la rejoneadora que combate al Frente Nacional con Macron”
  6. elEconomista.es (12 de mayo de 2017) “Macron ficha a una rejoneadora como candidata para las elecciones legislativas en Francia”
  7. (Gaztelaniaz) «La exrejoneadora francesa Marie Sara, candidata por el partido de Macron» www.larazon.es 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  8. Collioure, Juan Luis Pous De. (2017-05-12). «tauricentro: MARIA SARA, rejoneadora francesa, ganadera, empresario, comentarista... postula al CONGRESO FRANCES con el partido de EMMANUEL MACRON» tauricentro (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]