Antoine Vitez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antoine Vitez
Kalisky Vitez.jpg
Administrators of the Comédie-Française Itzuli

Bizitza
Jaiotza Paris1930eko abenduaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1990eko apirilaren 30a (59 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Tania Balachova Itzuli
Ikaslea(k) Jaromir Knittel Itzuli
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria, poeta, itzultzailea, eszenografoa, aktorea eta telebista-aktorea
Enplegatzailea(k) Comédie-Française
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
IMDb nm0900004
amis-antoine-vitez.org/info/about/les-debuts-du-metteur-en-scene-1966-1971/

Antoine Vitez (Paris, Frantzia, 1930eko abenduaren 20a - 1990eko apirilaren 30a) antzezlea, zuzendaria eta idazlea izan zen. Antzerkiaren eta literaturaren artean banatu zuen bere denbora.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Aragonen idazkari izan zen, eta 1960-1962 bitartean SESBko Historia idazten lagundu zion. 1966an antzerkira jo zuen, eta Sofoklesen Elektra aurkeztu zuen. Itzulpenak eta poemak idazten jarraitu bazuen ere (L'Essai de solitude, 1981), zuzendaritzari eta arte dramatikoa erakusteari ekin zion buru-belarri. 1981ean, Chailloteko Antzoki Nazionaleko zuzendari izendatu zuten, eta 1988an Comédie-Françaiseko administratzaile orokorra. Paul Claudelen Le Soulier de satin (1987, Satenezko oinetakoa) osorik muntatu zuen lehena izan zen. Antzezle gisa bigarren mailako paperak egin zituen batez ere, eta zenbait filmetan ere parte hartu zuen; filosofo intelektualaren papera egin zuen Ma nuit chez Maud lanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]