Antonio Prieto Lucena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Prieto Lucena


4. Roman Catholic Bishop of Alcalá de Henares (en) Itzuli

2023ko apirilaren 1a -
Juan Antonio Reig Pla (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Alcalá de Henares (en) Itzuli
bikario jeneral


Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cordoba (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLa Rambla1974ko urtarrilaren 13a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaKordobako Unibertsitatea
Universidad Eclesiástica San Dámaso (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Enplegatzailea(k)Pontifical John Paul II Institute for Studies on Marriage and Family (en) Itzuli
Universidad Eclesiástica San Dámaso (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa

Antonio Prieto Lucena (La Rambla, 1974ko urtarrilaren 13a) espainiar elizgizon eta irakaslea da. 2023an Alcalá de Henaresko apezpiku bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Prieto Lucena apezpikuaren armarria

1974an jaio zen La Ramblan (Kordobako probintzia). Medikuntza ikasi zuen Kordobako Unibertsitatean. 1996ean Kordobako San Pelaio Apaizgaitegi Nagusian sartu zen, eta bertan egin zituen erlijio-ikasketak[1].

2002an Ezkontza eta Familiaren Teologian lizentziatu zen, Joan Paulo II. Eliz Institutuan[1]. 2006an, San Damaso Eliz Unibertsitatean, Teologia Moralean doktoretza lortu zuen[2].

2000ko uztailaren 2an apaiztu zen Kordobako Santa Maria katedralean. Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen:

  • Kordobako San Pelaio Apaizgaitegi Nagusiko errektoreordea (2004tik 2007ra), errektorea (2007tik 2018ra) eta irakaslea.
  • Victoria Díez Erlijio Zientzien Goi Institutuko zuzendaria (2005etik 2007ra) eta irakaslea.
  • El Higueróneko San Isidro elizako bikarioa (2004tik 2005era).
  • Kordobako San Petri basilikako bikarioa (2005etik 2007ra).
  • Elizbarrutiko Familia eta Bizitzarako Ordezkaritzaren Kontsiliarioa (2004tik 2015era).
  • Kontseilu Presbiteraleko kidea (2004tik 2023ra).
  • Bokazio Saileko Elizbarrutiko Delegatua (2007tik 2018ra).
  • Elizbarrutiko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria (2012tik 2015era).
  • Aholkularien Elkargoko kidea (2012tik 2023ra).
  • Fedearen Doktrinarako Apezpiku Batzordeko kidea (2012tik aurrera).
  • Kleroaren Ordezkaritzako Taldeko kidea (2015etik 2018ra).
  • Fedearen Doktrinarako Elizbarrutiko Idazkaritzako zuzendaria (2015etik 2023ra).
  • Kordobako katedraleko kalonjea (2016tik 2023ra).
  • Elizbarrutiko bikario nagusia eta kuriako moderatzailea (2018tik 2023ra).
  • Kordobako San Mikel elizako parrokoa (2018tik 2023ra)[3].
  • Kordobako Martiri Santuen fundazioko presidenteordea (2018tik 2023ra).
  • Joan Paulo II. Eliz Institutuko irakaslea (2007tik 2018ra).

2023ko apirilaren 1ean, Frantzisko aita santuak Alcalá de Henaresko apezpiku izendatu zuen[4]. Urte bereko ekainaren 10ean apezpiku ordenatu zuten Alcalá de Henaresko katedralean[1][5]. Ut vitam habeant (euskaraz: «Bizia izan dezaten»)[6] leloa hautatu zuen[7].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • De la experiencia de la amistad al misterio de la caridad. Estudio sobre la evolución histórica de la amistad como analogía teológica desde Elredo de Rieval hasta Santo Tomás de Aquino (tesia, 2007)

Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan[8].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Gómez, María. «Quién es Antonio Prieto Lucena, obispo de Alcalá de Henares» Religión Digital 2023-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. (Gaztelaniaz) «El Papa nombra a Antonio Prieto Lucena nuevo obispo de Alcalá» UESD 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. (Gaztelaniaz) «El sacerdote Antonio Prieto, nombrado obispo de Alcalá de Henares» Conferencia Episcopal Española 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) «El vicario general de la Diócesis de Córdoba, Antonio Prieto, nuevo obispo de Alcalá de Henares (Madrid)» Europapress 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  5. (Gaztelaniaz) Magariños, Elena; González Alonso, Mateo. «Antonio Prieto Lucena ya es el nuevo obispo de Alcalá» Vida Nueva 2023-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  6. Jn 10:10
  7. (Gaztelaniaz) «Así es el escudo episcopal de Antonio Prieto» El Debate 2023-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Don Antonio Prieto Lucena, nuevo obispo de Alcalá de Henares» Dream Alcalá 2023-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  9. (Ingelesez) «Bishop Antonio Prieto Lucena» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]