Antonio de Cabezón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Obras de música para tecla, arpa y vihuelaren azala (1578)


Antonio de Cabezón espainiar musikagile eta organo-jotzailea izan zen (Castrillo, Burgos, 1510 - Madril, 1566). Itsua bazen ere, musikarako dohain handiak erakutsi zituen gaztetatik. Hamasei urte zituela, Gaztelako errege-kaperako organo-jotzaile izendatu zuten, eta harrezkero, Karlos I.aren eta Filipe II.aren zerbitzuan egin zuen lan. Organorako ondu zituen lanak garai hartako garrantzitsuenak dira. Aipagarria da Diferentziak obra (bariazio instrumentalak). Haren lan nagusiak Hernando bere semeak eman zituen argitara: Obras de música para tecla, arpa y vihuela (1578, Tekla, harpa eta bihuelarako musika-lanak).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio de Cabezón Aldatu lotura Wikidatan