Antunes da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antunes da Silva
Bizitza
JaiotzaÉvora1921eko uztailaren 31
HeriotzaÉvora1997ko abenduaren 21a (76 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Armando Antunes da Silva (Evora, 1921 - ib., 1997) portugaldar kontakizun-idazle eta olerkigilea izan zen. Bere herriko nekazari pobreen aldeko lanean nabarmendu zen, eta jarduera horri eskaini zion literatura-lan askoren edukia; izan ere, lan gehienetan, bai olerkietan zein hitz lauzkoetan, bere herriko nekazari-inguruetako gizarte- eta ekonomia-desberdintasunen gaia erabili zuen.

Antonio de Oliveira Salazarren diktadurari aurre egin zion, eta horren eraginez erbestean bizi izan zen berrogei urtez. Lehen ipuin-bilduma 1946an eman zuen argitara, Gaimirra izenburupean; haren ondoren idatzi zituen zenbait olerki-liburu, besteak beste, Esta terra nossa (1952, Gure lur hau) eta Canzoes do vento (1957, Haizearen abestiak). Geroago eleberrigintzan murgildu zen, arrakasta handiz, eta hiru maisulan eman zituen argitara: Suáo (1960), Alentejo é sangue (1966) eta Terras velhas semeadas de novo (1976).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]