Antxeta Irratia
Antxeta Irratia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
webgune ofiziala |
Antxeta irratia Bidasoaldeko irratia da. Hendaian du egoitza. 2001. urtean hasi zituen emankizunak. Euskara hutsez emititzen du. Antxeta irratia Irunen, Hondarribian, Hendaian, Biriatun, Pausun eta Beran entzun daiteke 89,7 FM eta 90,5 FM frekuentzietan.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antxeta Irratia, elkarte hedabide bat da. Hedabideen hirugarren sektorean kokatua dago (hedabide komunitarioak, libreak edota sozialak). 2002ean Hendaian sortu zen, eta Bidaso Beherea eskualdeko euskara hutsezko irratia da. Antxeta Irratiak Hendaiako, Irungo, Hondarribiko, Pausuko eta Biriatuko bizilagunentzat dihardu. Gainera, Euskal Irratien federazioan parte hartzen du, Irulegiko irratiarekin, Xiberoko Botzarekin eta Gure Irratiarekin batera. Antxeta Irratia, AMARC (asociación mundial de radios comunitarias) erakundeko kidea da. 2002.urtean sortu zen herri komunikabide bat da Antxeta Irratia. Gure Irratiaren Entzun Ikus elkartearen eta Pausumedia elkartearen sostenguz abiatu zen komunikazio proiektua. Egoitza Hendaian kokatzen den arren (14 De Gaulle etorbidea), Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribia, gure hedapen eremuak ere badira. Behe Bidasoa eskualdeko, euskarazko irratia da, Antxeta Irratia. Elkarte izaera eremu errealera eramanez, bere ateak beti zabalik ditu Antxetak. Eragile, elkarte, norbanako eta herri mugimendu ororentzako, besteak beste. Irratiak komunikazioa, eskubide gisa defendatzen du egunerokoan, eta ez hedabide erraldoien menpeko elementu bat balitz bezala. Herritar orok du komunikatzeko eskubidea. Eskualdeko euskaldunon kasuan, guztiok dugu euskaraz komunikatu eta komunikazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Hala, ildo horri bide eginez, euskararen normalkuntza prozusuan aktiboki parte hartzea da Antxeta Irratiaren lehentasun nagusia. Laburki, herritarren zerbitzura dagoen komunikazio egitasmo xume bezain sendoa da Antxeta Irratia.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antxeta Irratia, Behe Bidasoa eskualdean du bere ekinbide eta jarduera nagusia, hortaz, egitasmo honen helburu nagusiak eremu honetara mugatzen dira gehien bat. AMARC erakundean parte hartzearekin, nazioarteko lankidetza egitasmo ezberdinetan ere parte hartzen du
- Euskararen normalizazioa esparru komunikatiboan
- Bidasoaren bi aldeetako elkarte, eragile,instituzio edota herritarren arteko harremanak sustatzea.
- Komunikazio eskubidea bermatzea: gizarte zibilak, komunikatzeko beharrezkoak dituen bitartekoak eskeini eta zabaltzea