Aparein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aparein
Datu orokorrak
Garaiera 1.261 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 30″ N, 2° 02′ 31″ W / 42.97501389°N,2.04190556°W / 42.97501389; -2.04190556Koordenatuak: 42° 58′ 30″ N, 2° 02′ 31″ W / 42.97501389°N,2.04190556°W / 42.97501389; -2.04190556
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Lizarrusti/Guardetxe
Mendikat Mendikat

Aparein Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Antzerako garaierako bi tontortxok eratzen dute mendi honen tontorra, ekialdekoa zertxobait garaiagoa den arren. Mendiaren oinean, mendiaren iparraldeko aurpegian, Ormazarretako borda dago. Espeleologia aldetik, interes handiko tokia da, bertan Ormazarretako osina baitago, 576 metroko sakonera eta 6700 metroko garapenarekin. Gipuzkoako osinik sakonentzat hartzen da.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardetxetik, ibilbide erraz bat abiatzen da. Intzazelaiko lautaden ibilbidea jarraitu behar da, modu erratuan, Pagomari deituak, eta Mandarrateko lepora igo, Errenagako babeslekuetarako bidetik. Hemendik, muinoa mendebalderantz jarraitzen da, pagaditik irten arte, Apareingo tontorretik ez oso urruti, hemendik, igoera leun bat duena. Lizarrustitik, igoerak, Errenagako babeslekuetarako ohiko bidea jarraitzen du, Urrustatso leporarte. Hemendik, ekialdetik igo behar da tontorrera zuzenean.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa