8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Aralar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aralar mendilerroa

Aralar desde el Txindoki.JPG

Aralar mendilerroaren ikuspegia, Txindokitik.
Gailurra
Garaiera Intzako dorrea: 1.431 m
Koordenatuak 42° 59′ 18″ N, 2° 00′ 00″ W / 42.988333333333°N,2°W / 42.988333333333; -2Koordenatuak: 42° 59′ 18″ N, 2° 00′ 00″ W / 42.988333333333°N,2°W / 42.988333333333; -2
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Herrialdea  Nafarroa Garaia
Aralar hemen kokatua: Euskal Herria
Aralar
Aralar
Aralar (Euskal Herria)
Aralar hemen kokatua: Aralar
Aralar
Aralar
Aralar (Aralar)
Igoera
Ohiko abiapuntua(k) Larraitz, Lizarrusti, Guardetxe, San Mikelen santutegia...
Artikulu hau mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aralar (argipena)».

Aralar Euskal Herriaren erdialdeko mendilerro bat da. Ipa-mendebaldean Gipuzkoa du (zehazki, Goierri eta Tolosaldea eskualdeak), eta hego-mendebaldean Nafarroa Garaia (Larraun eta Sakana eskualdeak). 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean.[1] Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa Garaiaren aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.

Ziur aski, mendilerro honetako mendirik ezagunena Larrunarri/Txindoki izango da, baina ez da mendirik altuena, Intzako dorrea baita, 1.431 metrorekin, tontorrik garaiena.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroaren mapa topografikoa.
Aralarko Malloak eta bere tontorrak.
Txindoki mendiko gailurraren ikuspegi panoramikoa.
Aralarko Malloen eta Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa lotzen dituen mugaren ikuspegi panoramikoa, Artubi mendiaren gailurretik ikusita.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroaren mapa geologiko sinplifikatua
Horia - Tupak, lutitak, hareharriak. Aptiar-Zenomaniar
Urdina - Aptiar-Albiarreko kareharriak
Marroia - Tupak, lutitak, kareharriak. Malm - Aptiar
Berdea - Kareharriak

Aralarko Mendilerroko eskualdeko serie estratigrafikoa Jurasikoaren eta Behe Kretazeoaren materialek osatzen dute nagusiki. Aralarko azalera ia guztia itsas jatorriko arroka sedimentarioek osatzen dute, eta gutxiengoa dira jatorri kontinentalekoak.[2] Hala ere historia geologikoa lehenago hasten da. Orain dela 240 milioi urte Iberiar penintsula Asturiasetik Nafarroa Garaira Iberiar plaka eta Europa banatzen zituen fraktura handi bat zegoen. Permiarrean faila hori zabaltzen hasi zen eta lurrazal kontinentalaren mehetzea eman zen, kontinenteen marginak eratuz. Iberiar penintsula Europarekiko erlojuaren norabidearen aurka biratzen zen eta horregatik Bizkaiko golkoa ireki zen, sedimentazio gune garrantzitsua eratuz, Eusko-Kantauriar Arroa izena ematen zaiona (EKA). EKA Permiarrean hasi zen eta Eozeno-Oligozeno garaietan itxi, Iberia eta Eurasiaren arteko talkak Alpetar orogenia sortu zuenean. Arroa itxi eta mendiak sortu ziren, higadurarekin bailarak eratu eta gaur egungo Aralar mendilerroa sortu arte.[3]

Jurasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko Mendilerroan Jurasikoko hainbat arroka agertzen dira oinarrian. Hauek Liasetik Malm garaikoak dira. Hala ere badira Keuperreko hainbat arroka arzilotsu, kabalgamenduaren aurreko aldean agertzen direnak[4] . Lias garaiko arrokak karniolak, dolomiak eta kareharri dolomitikoak dira. Sakonera txikiko eta gatz askodun itsasoan sortu ziren, kostalde bero batean. Itsas hondo horretan algak bizi ziren eta laminazioa eratu dute, fosiletan aurki daitekeena. Material hauek Iribas eta Enirio artean aurki daitezke, baina 18 kilometroko jarraipena dute eta Larraunen ere agetzen dira. Fosilei dagokionez ammoniteak, belemniteak eta brakiopodoak aurki daitezke garai hauetan, tupa eta tupa-kareharrietan. Fosildun arroka hauek sakonera handiagoan eta gazitasun baxuagoarekin sortu ziren.[2][4]

Dogger aldiko arrokak Enirio hegoaldean aurki daitezke. Belaki, brakiopodo eta amoniteak aurki daitezke. Kareharri horiek sakonera txikian sortu ziren, ziurrenik Liaseko itsasoaren oso antzekoa. Ez da ikusten fazies aldaketa nabarmenik ekialdetik mendebaldera, nahiz eta 300 metroko lodiera duten mendebaldean eta 200 metro ekialdean. Amildegietan kontrakoa gertatzen da, lodiera antzekoa dute baina fazies ezberdinak. Garai honetakoak dira Aralarren aurki daitezkeen silexetako asko eta glaukonita ere aurki daiteke dolimizatutako arroketan.[2][4]

Malm garaian itsasoa azalekoago bilakatu zen eta sedimentu kontinentalak areagotzne joan ziren, batez ere hare eta kuartzoa. Eskualde honetan Malm garaia Portlandiar eta Kimmeridgiarraz ordezkatua dago[5] . Kareharri haretsuak eta konglomeratuak aurki daitezke. Arroka hauek Igaratzan agertzen dira batez ere. Garai honetan lurra altxatzen hasia zegoen eta sedimentazio sinsedimentarioa ematen hasi zen. Madotzen aurki daitekeen antiklinalaren erdialdean sedimentazioa Baraibarren, Intzako dorrean eta Enirion baino 8 aldiz txikiagoa izan zen. Mendebaldeko arroken zabalera 150 eta 200 metro artekoa da, sedimentu detritiko terrigenok eta kareharri bioklastiko oolitikoak. Garai honetan Euskal-Kantauriar Arroaren tektonismoa hasi zen aurretik zeuden tolesak handituz eta higadura zonaldeak sortuz. Aurreko arroka horiek higatu eta zati bat desagertu zen. Buruntzusin aldean, adibidez, Malm erregistro osoa falta da eta Igaratza eta Madotzen diskordantzia ere ikusten da, Jurasikoko materialen gainean dagoena angeluarekin agertzen baita. Madotzen dauden arrokak 20-30 metroko kareharri dolomitizatuak dira. Garai horretan arro osoan ingurune gaziak agertu ziren eta delta txikiak sortu ziren hegoaldetik zetozen ibaien sedimentuekin. Fosilei dagokionez lumakelak aurki daitezke, batez ere Bivalviaz sortuak eta materia organiko asko duten kareharri eta lutita beltzak aurki daitezke. Sedimentu mota hau albufera ekosistema bati dagokio.[2][4]

Kretazeoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txindokitik ekialdera eginiko argazki honetan argi ikusten dira estratuak eta hauek duten okerdura.

Neocomiarrean mendilerro osoan zehar hedatzen den depresio bat dago. Unako Potzua eta Aitzarretan ikus daiteke hegoaldean eta Astunal eta Etitzein iparraldean. Depresio honen hasiera Jurasikoaren amaieran koka daitekeen karofitadun geruza batek ematen du, 1 eta 5 metro artekoa. Aldakorra da bere konposaketan ekialdetik mendebaldera. Honen gainean Intzako dorrean buztin laranjen geruza bat dago, 1 eta 3 metro artekoa, mineralizatua eta kareharri eta konglomeratu baten artean. Madotz, Baraibar eta Iribas aldean 2-3 metrotik 10era neurtzen dute eta egonkorragoak dira. Geruza hauetan karofitez gain ostrakodoak ere aurkitu dira. Ziurrenik arroka hauek osatzeko beharrezkoak ziren sedimentuak Goi Jurasikoko arroketatik datoz, ingurune sedimentario oso ezberdina markatuz.[4]

Berriasiar eta Hauteriviarrean kareharriek serpulido, lamelibrankio eta gastropodoak ditzute. Mendebaldean arroka hauek ondo agertzen dira, 60 metroko lodierarekin. Ekialdean nahasiagoak dira eta konglomeratu eta bestelakoekin agertzen dira. Hauen gainean lehenengo arroka detritikoak agertzen dira, Unako Potzuaren inguruetan. Gainean oraindik detritikoagoak diren sedimentuak aurki daitezke.[4]

Barremiar eta Aptiar garaietan itsasoa berriro agertu zen, mailaren igoera eustatikoa dela eta. Sakonera txikiko eta delta inguruneko sedimentazio sortu zen, tupak, lutitak eta hareharriak sortuz. Tupetan ammoniteak agertzen dira Deshayesites generokoak batez ere. Orbitolinak ere ohikoak dira[4], Orbitolina, Palorbitolina, Simplorbitolina, Orbitolinopsis, Cuneolina, Haplophragvzoides, Sabaudia eta Coskinolinella generokoak, batez ere[5]. Horrelako arrokak Ataungo Domoan, Igaratzan, Astitzen eta Oderitzen aurki daitezke.

Aptiar-Albiar aroan aurkitzen den faziesari Urgondarra deitzen zaio. Arroka bereziak dira, koral eta errudistak dituzten kareharri grisak. Aralarren sortu ziren kareharri urgondar hauetan esfortzu tektonikoa handia izan zen, faila ugari sortuz. Faila hauekin sakonera handi eta txikiko itsaso zatiak bata bestearen ondoan kokatzen ziren. Kareharriak sortu ziren sakonera gutxiago zegoen zonetan eta tupa, lutita eta harreharriak besteetan. Aptiar-Albiar garaian 3.000 metroko lodiera dute sedimentuek, eta garrantzi handiko eremuak sortzen dituzte, tartean Aralarreko mendi punta eta erliebe gehienak. Arroka mota bat bereizgarria bada hauxe da, zehazki.[2] Litoestratigrafiari begiratuz gero hiru atal ezberdin ikusten dira. Ekialdean Madotzen ondo ikus daitekeen bezala kareharri eta terrigeno alternantzia bat dago; Mendebaldean batez ere terrigenoak aurki daitezke, organismo gutxirekin; eta erdialdean Txindoki-Balerdi eskualde osoa eta Altzuetatik Santutegira doan eremua, 800 eta 2000 metro arteko lodierarekin. Madalen Aitz osoa ere unitate honi dagokio. Mendebalde eta zentruan bertikalki hiru atal ikus daitezke: Aptiarreko errudistak, kareharri buztintxuak, Albiarreko lehen aldikoak, eta algadun kareharri masiboak, adibidez Bi Haizpeetan ikus daitezkeenak.[4]

Behe Aptiar garaian bakarrik 983 metro agertzen dira. Errenaga Formazioa, Sarastarri Formazioa eta Lareo Formazioa agertzen dira. Erdikoa da errudista gehien dituen formazioa[6]. 200 metro inguruko lodiera du eta azkeneko 30 metrotan tupazko zati batzuk agertzen dira, bi ur igoera gertakariri loturikoak. Bi fenomeno hauen aurretik bioklastoz osaturiko fazies laminatuak daude, lehortze garai batekoak.[7] Ataungo Domoan, Ataundik Amiltzura Mendiurkulluko kidea aurkitzen da, Dufrenoyia furcata ammonite biozonakoa. Harri hauetan ondo ikusten da progradatzen ari zen delta bateko sedimentuak direla. Aralar mendebalderantz okertu zen garai horretan eta Etzegarate aldean kainoi bat eratu zen, Aia-Zaldibia eremua albo batera utziz. Etzegarate alderantz joaten ziren sedimentuek hala jarraitu zuten Albiarrera arte, zati handiak ere agertuz.[8]

Aptiarraren bukaeran horstak eratu ziren eta bertan koral, errudista eta algak garatu ziren. Txindoki eta Lizarrusti artean kokatuko litzete jalkitze eremua. Lerro horren mendebaldean graben bat sortu zen, kareharri gutxiagorekin. Bi eremu hauen artean uharriak sortu ziren. Albiarrean Aitzondo eta Madalenaitzeko arrokak sortu ziren hasieran eta aro honen bukaeran Irurtzunen aurki daitezkeen kalkarenitak. Itsaso mailaren igoerak hondoko sedimentazio ereduak ezarri zituen. Garai honetako arroketan burdin karbonatozko noduluak sortu ziren, euren barruan askok fosilak dituztela.[2]

Araxes eta Agaunza ibaien baileratan iparraldean Albiarraren osteko sedimentuak ere badaude, flysch erakoak. Urgondar eta hauen arteko muga ondo ikusten da Txindokiren mendebaldean. Hegoaldean Lakuntza eta Irurtzun inguruan sedimentu detritikoak ere badaude, fazies nereitikokoak.[4]

Hegoaldean Sakana bailarako alderantzizko faila dago eta hortxe bukatzen dira Aralarreko sedimentuak. Iparraldean, ordea, Lazkao, Zaldibia, Bedaio eta Amezketan Cenomaniar garaiko arrokak ere badaude. Arroka horiek tupak ziren baina metamorfismoak arbelak eratu ditu.[2]

Tertziario eta kuaternarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eozenoan mendiak jada uretatik kanpo zeuden. Garai horretan oihan tropikal batek estaltzen zuen Aralarko mendilerroa. Oligozeno eta Miozenoan mendilerroaren igoerak jarraitu zuen, baina aldi berean higadura prozesua hasi zen. Garai horretan ziurrenik hasi zen karstifikazioa, baina garai hartako kobazulorik ez da heldu, guztiak higatu baitira. Pliozeno eta Pleistozenoan klima epeltzen zihoan heinean gaur egungo sistema karstiko gehienak sortu ziren. Pleistozenoan glaziazioak higadura handia sortu zuen goi mendietan, morrena batzuk sortuz.[1][9][10]

Egitura geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarreko hiru zeharebaki ezberdin, formazio nagusiak markatuz

Aralarko mendilerroak egitura propioa dauka: nagusiki, antiklinal tolestura bikoitza da, iparralderantz zamalkatua. Kurbaduraren barnean kokatutako unitateak Jurasikoak dira (zaharrenak), eta kurbaduraren kanpoaldean, berriz, unitate Kretazeoarrak daude. Bi aldiz iparraldera eta hego-ekialdera errepikatuta dago, eta bi kasuetan iparralderanzko norabidea dauka edo, bestela esanda, iparralderantz etzaten da. Iparraldeko hegala ere puntualki alderantzikatuta ageri da.[2][3]

Xehetasunez, egiturazko ondoko barne unitateak bereiz ditzakegu: Ataungo Domoa, Ipar Antiklinala edo Txindokikoa, Aralarko Ezkata, Ekialdeko Amaiera eta Hegoaldeko Antiklinala[11][3] . Domoa Aralarko antiklinalaren itxiera periklinala da. Hau da, tolesturaren muturra da, non estratuen makurdura zirkuluerdi itxuran antolatzen baita.[2]

Hegoaldetik iparraldera doan zehar-ebaki bat egingo bagenu Uharte Arakiletik Amezketa]ra San Migel, Igaratza, Malloak eta Arritzagatik pasako ginateke, Txindokiren albo batetik. Bide horretan hasieran hegoalderantz okerturik dauden arrokak aurkituko genituzke, ia bertikalak eta bukaeran iparralderantz okerturik dauden arrokak, hauek ere oso bertikalizatuak. Honek argi uzten du arrokak tolesturik daudela antiklinak bat eratzen eta materialik zaharrenak, beraz, barrualdean egon behar direla (Alotza-Arrubi eta Malloak-Iribas eskualdean). Faila eta toles txikiagoak ere badaude, egitura guztiak bezala Ekialde-Mendebalde norabidekoak.[3]

Hegoaldean mugatzen agertzen den egiturarik nagusiena Sakanako alderantzizko faila da, Bilbo-Altsasu failaren jarraiepna. Faila honek egitura konplexuak sortzen ditu Sakanako iparraldean, batez ere Aitziber eta Etzegarate artean eta Irurtzunen, failaren bukaeran. Iparraldeko muga, ordea, Aralarko alderantzizko faila aurki daiteke, E-W norabidekoa, Larraitzen hegoaldetik Iribasera hedatzen dena Balerditik iparraldera. Baraibarren du saltorik handiena, Liaseko arrokak eta Goi Albiarrekoak batzen dituen lekua. Faila hau Latasaraino hedatzen da eta hor norabide aldaketa du (NW-SE) eta Aralarko mendilerroaren ekialdeko muga litzateke. Bi faila hauek hedaduraz Irurtzunen elkartzen dira. Beste aldean, mendebaldean, Zaldibiatik hegoaldera Angiozar-Olaberria failarekin batzen da, Bilbo-Altsasu failaren paraleloa den beste faila garrantzitsu bat.[3]

Mendebaldean ere garrantzi bereziko egitura bat aurki daiteke: Ataungo domoa. Bi antiklinalen interferentziaz sorturiko egitura berezia da. Bat Aralarreko antiklinala da, alderantzizko failarekiko paraleloa, eta bestea txikiagoa da, Zaldibiatik Lizarruztira hedatzen den antiklinala. Aralarko mendilerroaren barruan dagoen egiturarik garrantzitsuena Aralarko Antiklinala da. Bere hegoaldean Oderiz-Madotz sinklinal-antiklinal egitura dago, failekin mugatua. Latasaren hegoaldean ere beste toles txikitxo bat dago, antiklinak itxurakoa, baina hau oso zatikatua agertzen da.[3]

Karst[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendukilo kobazuloaren sarrera

Aralarko mendilerroa, kareharriz osaturiko gunea izaki, hainbat kobazulo, leize eta egitura karstiko ditu. Espeleologoek 850 leku ezberdin ikertu dituzte, horietako gehienak sakonera duten leizeak. Ormazarreta 2ko leizea da momentu honetararte ikertutako sakonena, -576 metrorekin. Haitzuloetako erreka batzuek 11 kilometroko hedadura dute eta 870 metroko jauzia. Guztira 70.000 metro lineal ikertu dira kobazuloetan, baina animaliak bizi daitezkeen eremuak askoz gehiago dira, baita zentimetro bakar batzuetako zuloak ere. Horretaz gain dolina, lenar eta lapiazak oso ohikoak dira, batez ere basoek estaltzen ez dituzten arroken gainean. [1]

Aralarko mendilerroko egitura karstikoak sailtzeko Galanek 1978an proposaturiko sistema erabiltzen da.[12] Urgondar kareharrien esparrua hiru zatitan banatzen da: iparraldean, Txindoki inguruan dagoena; Ataungo Domoko eremua; eta hegoaldeko urgondarra, Lizarrusti inguruan kokatzen dena. Zatiketa horretaz gain Jurasikoko eremua ere hiru zatitan banatzen da, sinklinal zentralarekin erdian. Hegoaldeko antiklinala Sakanan dagoena da.[1]

Leizerik sakonenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Sakonera (m) Garapena (m) Altuera (m)
Ormazarreta II 576 6.815 1.205
Ilobi 547 2.958 1.185
Arbelo 500 800 1.275
Ormazarreta I 402 802 1.205
Pagomari 354 3.300 1.158
Malkorri 289 350 1.265
Ondarre 269 3.200 752
Errekonta 240 820 650
Oiarbide 28 230 400 1.110
Elorreta 217 500 935
Agaoz 210 350 919
AK.15 208 520 1.070
Ubei 202 270 676
Goroskintxu 200 220 817

Hedadura handieneko kobazuloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Sakonera (m) Garapena (m) Altuera (m)
Ormazarreta II 576 6.815 1.205
Pagomari 354 3.300 1.158
Ondarre 260 3.200 752
Ilobi 547 2.958 1.185
Leizebeltz 345 2.504 917
Guardetxe 70 2.000 1.050
Bizkaino 196 1.200 1.183
Patatasoo 75 1.100 760
Troskaeta 70 1.000 580
Basolo 182 880 1.140
Errekonta 240 820 650
Ormazarreta I 402 802 1.205
Arbelo AR-1 500 800 1.275
AK.15 208 520 1.070
Elorrieta 217 500 935

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroan hainbat ibai jaiotzen dira, lau arro handitan banatuta: Agauntza, Zaldibia, Ibiur eta Amezketa. Hala ere, ingurune karstikoa izanda, ur gehiena lur azpitik igarotzen da eta gainazaleko urak iturri eta errakatxo batzuetara mugatzen da.[13] Sakana aldean Irañetan iturburu handi bat ere bada.

Baliabide mineralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroa osatzen duten arroka gehienak jatorri karbonatoduna dute. Mineral nagusiak, beraz kaltzita eta aragonitoa dira (CaCO3). Hareharri, limolita eta lutitatan kuartzoa aurki daiteke (SiO2), feldespato potasikoa (KAlSi3O8) eta plagioklasa (NaAlSi3O8-CaAl2Si2O8). Zirkoia eta Titanita mineral akzesorioak dira.

Hala ere hidrotermalismoak beste mineral batzuk aurkitzea ahalbidetu du. XIX. mendean egon ziren familia meategi txikiak. Amezketa inguruan meategia egon zen, XX. mendean, siderita, kalkopirita, blenda eta galena ustiatuz. Goethita eta malakita sortu dira geroago mineral hauek airearekin nahasterakoan. Urkillaga inguruan, Ataunen, barita ustiatu zen. Minazuri, Pagabe eta Iturbeltzen zinka ustiatu zen, batez ere galenarekin. Zaldibian galena ustiatzeaz gain teilak egiteko mineralak ere ateratzen ziren menditik.[3]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vistas desde la cima de Irumugarrieta sobre el lado gipuzcoano de la sierra.jpg

Aralarko mendilerroan urtero 1.700 eta 1.800 mm. euri egiten ditu. Hilabete guztietan zehar banatzen da euria, eta landareentzat guztiak dira hezeak. Iraila eta urria artean, hala ere, ur gutxiago dago beste hilabeteetan baino.[1]. Ur banaketa lerroan egoteaz gain, kantauriar klima eta mediterranear klimaren arteko banaketan dago. Mendi hauek euria eta hodeiak alde batetik bestera pasa ez daitezen lortzen dute eta horregatik hodei asko bertan geratzen dira. Tenperaturak egonkorrak dira, batez bestekoa 11 °C da urte osoan zehar, 17 °Cko batez besteko maximoa eta 7 °C batez besteko minimoarekin.[13]

Ekosistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroan animalia ugari aurki daitezke. Ornodunak bakarrik, 147 espezie ezberdin dira[14]. Kobazuloetan ere biodibertsitate ugari deskribatu da, 220 izaki bizidun espezie guztira, horietako 102 erdizka kobazulokoak eta 52 espezie kobazuloak baino bizi ez direnak. 14 espezie Aralarren baino ez dira bizi[15]. Artropodoen artean 465 espezie aurkitu dira, horietatik %78a intsektuak. Gainera 63 araknido espezie, 27 krustazeo espezie, 5 diplopoda eta 5 Chilopoda[16].

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroan dauden zuhaitz nagusiak pagoak Fagus sylvatica dira. Maila txikiagoan haritzak Quercus robur daude, batez ere iparraldean, eta hainbat lekutan arteak Quercus ilex, batez ere hegoaldean. Ibaien ertzeetan lizarrak eta zumarrak agertzen dira. Pagoen artean haginak (Taxus baccata) eta gorostiak (Ilex aquifolium) agertzen dira. Goi-mendietan batez ere belardiak daude, gizakiek sorturikoak askotan, ardi, zaldi eta behientzako janari gisa erabiltzen direnak.[1]

Natura Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aralarko natura parkea»
Ikuspegia Txindokitik

Aralarko mendilerroaren aldea, Gipuzkoan kokaturik, paisaien edertasunagatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aniztasunagatik nabarmentzen da. Naturgune hau babestea funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan alde gutxitara hedatzen diren espezie askoren kontserbaziorako. 10.917 Ha ditu eta 1994ko apirilaren 26an izendatu zuten Parke Natural[17] . Abeltzaintza oso garrantzitsua da Aralarren, eta mendikatean zehar banatzen diren monumentu megalitiko ugariek erakusten duten bezala, lurralde honetan antzinatik praktikatzen den erabilera. Gipuzkoan tradiziorik handieneko mendialdeetarikoa da, eta bertan egiten den jolas erabilera ere garrantzi handikoa da.

Aralarko Parke Naturalak 10.956 hektareako azalera biltzen du bere baitan, Gipuzkoako Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteei eta Enirio-Aralar mankomunitateko lurraldeari dagozkienak.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aralarko Errege Sailak»

XIV. mendetik, 19 nafar udalerrik osatutako Mankomunitate batek (Arbizu, Arribe, Atallu, Arruazu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Etxarri-Aranatz, Gaintza, Ihabar, Intza, Irañeta, Hiriberri, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Dorrao, Unanu eta Uztegi, Aralarko Errege Sailetako 2195 hektareako baso, ehiza eta larreen herri baliatzearen onurak jasotzen ditu.

Udalerri horiek Aralarko Elkartean elkartuta daude. Aralarko Elkarteak, hemeretzi udalerrietako ordezkariz osatutakoa, Aralarko Errege Sailen ustiapena arautzearen ardura du, aurrekontuen onarpena, ordenantzena, eta Errege Sailen barnean egin beharreko obra eta zerbitzuen kontratazioena. Aralarko Elkarteak ez du egoitza propiorik. Urtero, bere presidentzia eta egoitza aldatzen doa, elkartea bera osatzen duten hemeretzi udalerrietatik

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Enirio-Aralarko Mankomunitatea»

Enirio-Aralarko Mankomunitatea Euskal Herriko mankomunitaterik zaharrena da. 1409. urtean sortu zen eta garaiko Villafranca (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Lazkao, Ordizia eta Zaldibia) eta Amezketako Batasuna (Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta, Legorreta eta Orendain) biltzen zituen bere barnean.

Mankomunitate honen helburua Enirio-Aralarko mendien kudeaketaz arduratzea da, Aralarko mendilerroaren lurretatik Gipuzkoari dagokion zatian, betiere.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «GR 120» eta «Aralarko Bira»

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aralar (mitologia)»

Aralarko mendilerroa Euskal Herriaren bihotzean kokatuta egonik, betidanik euskal mitologiaren kokaleku garrantzitsua izan da, honen ondorioz bertan gertatutako kondaira eta kontakizun multzo ugaria badago.

Aralarko Dama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aralarko Dama»

Mari ama lurraren bizileku omen zen haitzuloa, gerora tenpluak estaliko zuena, eta bere senar Sugaar herensugea han elkartzen zitzaion neguan:

« Mendia zen [...] sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo lezeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko. Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen sugaar edo suge harra. Herensugea alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara. Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du. Bide berean egurasten da Mari, lurraren emankortasunaren irudia.

Mendi horien inguruan egiten ziren erlijio paganoen ospakizun nagusiak, eta Eliza indartzen joan zen eran mendietako kultua kristautzen ahalegindu zen. Aralarko elizaren oinarrian erromaniko eta arabiar kutsuko aztarnak baino lehenagokoak aurkitu dira. [...]

Europan zehar, emankortasunaren ildoko mendi santu horiek, done Mikelen izenean bataiatu zituen Elizak, hala nola Farfa Frantzian, Gargano Italian, edota Aralarkoa Nafarroa Garaian. Horregatik sartu zituen liturgian Mikel goiaingeruaren bi festa: udaberrikoa maiatzaren 8an eta udazkenekoa irailaren 29an, aurrekoen festaburu zaharretan.

 »
Jose Maria Satrustegi[18]

Teodosio Goñikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Teodosio Goñikoa»

Teodosio Goñikoaren elezaharrak hainbat aldaera ditu, eta horregatik uste da tradizioaren mamia antzinakoa dela, nahiz eta aita Burgik aurkeztutako era XVI.-XVII. mendekoa izan.[19] Honela laburbil genezake:

« Antzinako denboretan, Goñerriko Teodosio "Buruzagia" izeneko jauna musulmanen aurka borrokatzera joan zen. Urte batzuen buruan etxera itzultzean, Basajaunez mozorroturiko deabruak (edo ermitau batek) esan zion bere emaztea morroi batekin zebilela. Sumindurik, Teodosio sartu zen logelan eta han zeudenak erail zituen, emaztea eta ustezko amorantea zirela pentsatuz. Laster, ordea, konturatu zen dena engainu bat izan zela, eta bere gurasoak hil zituela. Damutu eta abaildurik, Erromaraino joan zen erromes, eta barkamena eskatu zion Aita Santuari. Horrek horrenbeste egin zuen, zigor hau ezarrita: gorputza kate astun batzuek estutua, Aralarko mendatean ibiliko zen, kateok erori arte. Penitentzia betetzen ari zela, halako batean, herensuge ikaragarri batek eraso egin zion. Teodosiok San Mikelen babesa erregutu zuen. Orduan goiaingerua agertu zitzaion, eta, «Nor Jainkoa adina!» esanda, piztia akabatu zuen. Une horretantxe, Teodosioren kateak lurrera erori ziren, eta Teodosiok, bere esker ona adierazteko, aingerua adoratzeko eliza —Done Mikel in Excelsis tenplua— eraiki eta bertan gelditu zen. Horren guztiaren lekuko, erdiko kaperaren sarreran zintzilik dauden kateak (penitentzia seinale, alde batetik; eta, bestetik, Kristok gizakiarentzat dakarren askapenaren zeinua, Hark hautsi baititu bekatuaren eta heriotzaren kateak) eta paretan dagoen zuloa, non, fededunek, burua sartuta, kredoa errezatzen baitute deabruaren eta indar txarren kontrako exorzismo gisa.  »

Monumentu megalitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aralarko estazio megalitikoa»
Aralar (Aralar)
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar
Aralar


Done Mikel Aralarkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Done Mikel Aralarkoaren santutegia»

Done Mikel Aralarkoaren santutegia, Aralarko Done Mikel in Excelsis santutegia edo Aralarko santutegia[23][24][25] Aralarko mendilerroan kokatutako santutegia da, Euskal Herrian dugun erromanikoaren erakusgarri paregabea. Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende lehenago toki berean beste tenplu bat bazen, karolingiar estilokoa. Erretaula du altxorrik preziatuena, Nafarroa Garaiko kultura intereseko ondasun izendatua, Erdi Aroko europar esmaltegintzako maisulan gorenetakoa.

Santutegia 1.237 metroko garaieran dago, trikuharri ugariko ingurune batean. Santutegira igotzeko, Uharte Arakil da ohiko abiapuntua, udalerri horretan baitago santutegia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Galan, Carlos (2004), Espeleología física del karst de Aralar, Aranzadi Zientzia Elkartea, http://www.aralar-natura.org/lanak/AralarGeospeleo.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  2. a b c d e f g h i (Euskaraz)  Millan, Isabel (2009), El contexto geológico de la cueva de mendukilo: la sierra de aralar, 7 - Geologia, Sociedad Española de Espeleología y Ciencias del Karst, http://sedeck.org/revista/7-geologia.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-1 .
  3. a b c d e f g   López-Horgue, Mikel, Geología de Aralar, Aralar Natura, http://www.aralar-natura.org/lanak/geologia.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  4. a b c d e f g h i (Frantsesez)  Floquet, Marc (1977), La sierra d’Aralar. Le support sedimentaire et l’architecture dans les paysages, 3-4, MUNIBE. Sociedad de Ciencias ARANZADI, 167-194. orrialdeak, http://www.aranzadi-zientziak.org/fileadmin/docs/Munibe/1977167194.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-1 .
  5. a b   Ramirez del Pozo, J (1969), Rioestratigrafía y microfaries del Jurásico y Cretácico del Norte de España (región cantábrica), IV - 3, ACTA GEOLOGICA HISPANICA - INSTITUTO NACIONAL DE GEOLOGIA (CSIC) .
  6.   García-Mondéjar, J. (2009), The Early Aptian of Aralar (northern Spain): stratigraphy, sedimentology, ammonite biozonation, and OAE1, 30, 2, Cretaceous Research, 434-464. orrialdeak, doi:doi:10.1016/j.cretres.2008.08.006, http://www.sciencedirect.com/science?_ob=ArticleURL&_udi=B6WD3-4TDVM71-1&_user=10&_coverDate=04%2F30%2F2009&_rdoc=1&_fmt=high&_orig=gateway&_origin=gateway&_sort=d&_docanchor=&view=c&_searchStrId=1707036623&_rerunOrigin=scholar.google&_acct=C000050221&_version=1&_urlVersion=0&_userid=10&md5=314eaa27f5114759a670f5930088cf97&searchtype=a. Noiz kontsultatua: 2011-4-5 .
  7.   Millan, Mª Isabel (2007), Pulsos de inundación marina en la terminación de una plataforma carbonatada (Aptiense inferior de Aralar, Cuenca Vasco-Cantábrica), 41, Geogaceta, 127-130. orrialdeak, ISSN 0213683X .
  8.   Millan, Mª Isabel (2008), The Mendiurkullu Member of the Lareo Formation: a deltaestuarine progradational system from the Etzegarate trough (Early Aptian western Aralar Mountains), 45, Geogaceta, 43-46. orrialdeak, ISSN 0213683X .
  9.   Maire, R (1989), Le long labeur du temps: esquisse de l'histoire géologique de la Pierre Saint Martin, 16, ARSIP, 19-41. orrialdeak .
  10.   Gómez de Llarena, Joaquin (1948), ¿HUELLAS DE GLACIARISMO CUATERNARIO EN LA SIERRA DE ARALAR (GUIPUZCOA-NAVARRA)?, XLVI, Boletín de la Real Sociedad Española de Historia Natural, http://www.aralar-natura.org/publi/04/04001008.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  11.   Floquet, M. (1975), Un exemple d’interrelation entre socle, paléographie et structure dans l’arc Pyrénéen Basque: la Sierra d’Aralar, 17, II, Rev. Géograph, Phys. et Géol. Dynam., 497-512. orrialdeak .
  12. GALAN, C. 1978. El río subterráneo de Ondarre y la karstificación en la Sierra de Aralar. Munibe, S.C.Aranzadi, 30(4): 257-283.
  13. a b   «Características del medio físico y biológico», Parque Natural de Aralar (nekanet.net), http://www.nekanet.net/Naturaleza/renp/parques/aralar/caracteristicas.htm. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  14.   ARALARKO MENDILERROA ETA PARKE NATURALA, Mendiko Larreak, http://www.mendikolarreak.net/public_contenido/ctrl_contenido.php?lang=eu&accion=aralar. Noiz kontsultatua: 2011-4-5 .
  15.   Galan, C. (2004), Fauna cavernícola de la Sierra de Aralar, Aranzadi Zientzia Elkartea, http://www.aralar-natura.org/lanak/AralarBiospeleo.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  16.   de Castro, Alberto (2004), LOS ARTRÓPODOS DE LA SIERRA DE ARALAR, Aranzadi Zientzia Elkartea, http://www.aralar-natura.org/lanak/artropodos.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  17.   Parque Natural de Aralar, http://www.nekanet.net/Naturaleza/renp/parques/aralar/presentacion.htm. Noiz kontsultatua: 2011-4-6 .
  18. Jose Maria Satrustegi (2002): «Udaberriko ohituren sustraiak», Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, 34. urtea, 77. zenbakia, 301-306. orrialdeak.
  19. Jose Huarte Lerga (1998): «Aralarko Mikel Aingeruari gurtzea. Mitologia erkatuaren saioa», Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, 30. urtea, 71. zenbakia, 157-181. orrialdeak.
  20. Euskal-Herria.Org megalitoak
  21.   Altuna, Jesus (2002), Aranzadi Elkartea, ed., Gipuzkoa. Karta Arkeologikoa. Megalitoak, Donostia: MUNIBE (Antropologia-Arkeologia) .
  22. Nafarroako Karta Arkeologikoa - Hilharriak Taldea
  23. Done Mikel Aralarkoa izena gomendatu zion Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak Altsasuko institutuari, lehenago Aralarko Mikel Donea izena baitzuen institutu horrek. [Ikus Jose Maria Satrustegi (1999): «Santutegiko done forma Hegoaldeko tradizioan», Euskera, 44. zenbakia, 1999, 2.]
  24. EIMAren Izen Zerrendan, Aralarko Done Mikel in Excelsis.
  25. Terminologia lantzen duten erakundeetatik kanpora, Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiarena den www.aralar-excelsis.info webgunean (www.aralarkosanmigel.info webgunean errepikatua), beste izen hauek ageri dira: Aralarko San Migel Santutegia, San Miguel Excelsis santutegia, Excelsisko San Migel Santutegia, San Migel in Excelsisko Santuarioa eta San Migel Excelsis santutegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aralar Aldatu lotura Wikidatan