Apellidua Olazabal det

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Apellidua Olazabal det Jose Manuel Lujanbio Txirrita bertsolariaren bertso sorta bat da. Bertsoan garbi aipatzen denez, nonbait Irungo Felix Olazabal izeneko norbaiti jarriak dira eta 1893. urte inguruan girotuta daude.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apellidua Olazabal det
eta Felix da izena,
irundarra naiz Bidasoako
Elorrin bizi naizena;
bertso birekin egin nai nuke
esplikaziyo zuzena,
kulparik gabe bada amaika
nigatik gaizki ezana.

Milla zortzireun larogei ta
amairugarren urtian
landaretxo bat jaio da Irungo
Bidasoako partian;
ni bizi naizen palaziyotik
ez da leku apartian,
ia ituan ibili naute
iru atsoren artian.

Urriko illaren ogei ta zazpin
uste det izango zala
gure etxera atso bat joan zen,
etzeukan mea azala;
aren marrixka zepuan dagon
basakatuak bezela ...
aurren bat nunbait jaio deta ta
aren aita ni naizela.

Atso zar orri au esan niyon:
"Zer moduz, adixkidea?
Kulpa gabia kastigatzeko
al dabilkizu idea?
Nork erakutsi dizu nundik dan
gure etxera bidea?
Alper-alperrik etorri zera,
aur ori ez da nerea".

Atso zar orrek eztul aundi bi
egin zituen lenbizi,
gero pauso bat atzera eta
ezpain biurrika asi,
besteren batek oker egin ta
neri nai zidan erantsi.
Esaten zuen: "Ez al du aur orrek
aitormenikan merezi?"

Abertentziyan ipiñi dute
Irungo erretoria
bitarteko bat bialdurikan
izugarri dotoria:
al baldin bada billa dezala
aien aurraren jabia.
Ark ere aisa asolbitu nau
pekaturikan gabia.

Aingeru horrek izan bear du
iturri asko nastua
eta tragorik gozoen ura
nun edan zuen aztua,
nun kargatu den ez dakiela
da azkenian ustua,
ni ote naizen pekatariya
atso gaiztoen juzkua.

Aur gaixo ori or agertu da
urrikaltzeko moduan,
estimaziyo aundirik gabe
bere amaren onduan;
arentzat ere ez dira izan
gusto guziyak munduan,
enpeño batez biartuta ere
ez daki aita nor duan.

Tropesi batek arrapatuta
orduko orren pobreza,
baiño lagunak izandu zuten
aiudatzeko nobleza;
oinuts gorriyan Lezora joan da
kunplitua da promesa,
fabrikan bertan dirua bildu
an ateratzeko meza.

Bein tropesiyak konkortu zuen,
ez da bereala zuzendu,
"suerte txarra dauka gaixoak"
makiña batek esan du;
ai, pekatuan erortzen denak
larrutik pagatutzen du ...
obe zenduen zure lorea
ongi guardatu bazendu.

Zerbait bazela ba zeizkiyon
horrek bere buruari
pretendiente balientiak
izan du ditu ugari
eta txaskuak gertatzen zaizka
horrela dabillenari;
hontaz aurrera pakian utzi
kulparik ez duenari.