Appingo hilketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Appingo hilketa
Irudia
Map
Motaerailketa
Data1752ko maiatzaren 14a
KokalekuAppin
HerrialdeaErresuma Batua

Appingo hilketa, 1752ko maiatzaren 14an, Eskoziako mendebaldean dagoen Appin herritik hurbil jazo zen. Maiz, justiziaren bidegabekeria bezala deskribatua da. 1745eko Jakobiten matxinadaren aldeen arteko liskarren harira gertatu zen.

Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak hilketa hau oinarritzat hartuz Bahitua (1885) eleberria idatzi zuen.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1752ko maiatzaren 14ean, Colin Roy Campbell, ezizenez "Azeri Gorria" bere ilegorria zela eta, Glenureko 44 urteko agintaria, Argyllshire eskualdeko Duror herritik hurbil dagoen Lettermoreko basoan tiratzaile baten tiroa bizkarrean jaso eta bertan hil zen. Hiltzailearen bilaketa bertako klan nagusiaren kideen artean burutu zen, jakobiten aldeko Appingo Stewart klana, aurrez Campbellen aginduz klan horretako kide asko beren etxeetatik kanporatuak izan baitziren.

Susmagarri nagusia, Allan Breck Stewart ihes egina zenez, Stewartarren azken buruzagietako bat zen James Stewart Glengoa (Seumas a' Ghlinne) atzemana eta epaitua izan zen. Allanek hilketan zuzenki parte hartu ez zuela argi gelditu zen arren (koartada irmoa baitzuen), hilketa burutu zen herriko 15 gizonez osatutako epaimahaiak erruduntzat jo zuen. Epailea Archibald Campbell izan zen, hannovertarren aldeko Campbell klanaren buruzagia izan zen.

1752ko azaroaren 8an, James Stewart Stewart Ballachulish herriko hegoaldeko sarbideko zubitik hurbil urkatu zuten. Bere errugabetasuna aipatuz eta urkamendira igo aurretik 35. salmoa esanez hil zen. Gaur egun arte, Eskoziako Lur Garaietan "James Glengoaren salmoa" izenez ezaguna da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]