Arabako ermandadeak

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Arabako ermandadeak 1417. urtetik aurrera, Araban ahaide nagusien gehiegikeriak geldiarazteko sortu ziren herri-elkarte edo federazioak izan ziren. Arabako herri batzuk Gaztelako Koroako beste herri batzuekin bilduak ziren XIII. mendearen bukaeran (Gatzaga Buradon, Gasteiz eta Agurain, 1282an; Gatzaga Buradon, Gasteiz, Agurain, Gesaltza Añana, Bastida, Argantzun, Urizaharra, Korres, Antoñana eta Kanpezu, 1296an), eta XIV. mendearen hasieran (Gasteiz, Trebiñu, Gesaltza Añana, Korres, Beranturi, Agurain eta Urizaharra); baina XV. mende arte ez ziren Arabako ermandadeak benetan gorpuztu.

Esan bezala, 1417. urtean batu ziren ermandadean Gasteiz, Trebiñu eta Aguraingo herriak, baina ez zuen arrakastarik izan. 1449. urtean, Henrike IV.a Gaztelako erregeak ermandade bakar batera bildu nahi izan zituen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgosko iparraldea, Santander eta Errioxako hiri eta herri guztiak; baina ez zuen horrelakorik lortu. 1463. urtean hasi zen lurraldeko herri eta hiri guztiak jaso zituen Arabako Ermandadea baturik egituratzen, lurraldeko ermandade txikiak batu ondoren (hiri-ermandadeak eta lur zabaleko ermandadeak). Urte hartako urriaren 4an sortu zuten Rivabellosa herri mugakidean, gaur egun Erriberabeitiako udalerrian dagoena, beti ere Burgosko probintziarekiko mugan. Bertan, bost hiribildu barne gelditu ziren, Agurain, Gasteiz, Miranda de Ebro, Pancorbo eta Sajazarra. Horietaz gain, tokian tokiko 26 ermandade eta 2 biltzar (Donemiliaga eta Harana) zeuden. Halaber, litekeena da hauek guztiak ere bertan egotea: "Salinas de Añana" bere herrixkekin, "Monreal de Murguía" Zuiako Ermandadean, "Alegría" eta "Elburgo" Iruraizkoan, "San Vicente" eta "Contrasta" Aranakoan, "Corres" eta "Laminoria" Arraiakoan, "Arceniega" eta "Villarreal". Guztira, 23 arabar hiribilduetatik 11, "Vitoria" barne. Ez zeudenak Antoñana, Santa Cruz de Campezo, Lagran, Peñacerrada, "Labastida", Salinillas de Buradón eta Berantevilla izan ziren. 7 hauek batu ziren 1463 eta 1502 artean, eta garai hartantxe Arabatik bereiztuko dira Miranda, Pancorbo, Villalba de Losa, Losas de Susos eta Saja. Bernedok 1490ean, Labrazak 1501ean eta Laguardiak 1500-1506an bat egin zuten. Azkenik, "Treviño" eta "La Puebla de Arganzón" ez ziren inoiz Ermandadeko kideak izan.

Berrogeita hamalau ermandade txiki zituen Arabako lurraldeak XVI. mendean, sei multzotan banatuak (berrogeita hamabost ermandade txiki XIX. mendean). Arabako segurantza begiratzea eta gaiztaginak epaileen esku uztea eta epaitzea ziren ermandadearen betebehar nagusiak. Hasierako ermandadeak bi buruzagitza nagusi zituen: hogeita bat herri harresidunez arduratzen zen bata, eta lur zabaleko herriez bestea.

Tokian tokikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G. Martínez Díezen arabera, 1537 eta 1804 artean hauexek ziren 54 ermandade txikiak:

  1. Valderejo
  2. Valdegovía
  3. Bergüenda eta Fontecha
  4. Bellojín
  5. Salinas de Añana
  6. Lacozmonte
  7. Cuartango
  8. Urçabustaiz
  9. Arrastaria
  10. Ayala
  11. Arceniega
  12. Llodio
  13. Zuya
  14. Cigoitia
  15. Los Huetos
  16. Martioda
  17. Badayoz
  18. Mendoza
  19. Iruña
  20. Ariñez
  21. Morillas
  22. La Ribera
  23. Tuyo
  24. Estavillo eta Armiñón
  25. Berantevilla
  26. Portilla
  27. Salinillas de Buradón
  28. Tierras del Conde
  29. Laguardia
  30. Labraza
  31. Bernedo
  32. Marquínez
  33. Campezo
  34. Arana
  35. Arraya eta Laminoria
  36. Oquina
  37. Asparrena
  38. San Millán
  39. Salvatierra
  40. Barrundia
  41. Guevara
  42. Iruraiz
  43. Hijona
  44. Andollu
  45. Larrinzar
  46. Gamboa
  47. Ubarrundia
  48. Villarreal
  49. Aramayona
  50. Arrazua
  51. Vitoria
  52. San Juan de Mendiola
  53. Lacha eta Barría

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]