Lapurdiko ermandadea
Lapurdiko Ermandadea —frantsesez, Armandat (du pays de Labourd)— 1396. urtean, Lapurdin, Hego Euskal Herriko lurraldeetan egiten zenaren irudira, gaiztaginen ekinari aurre egiteko sortu zen erakunde armatua. Joanes Gantekoa Akitaniako dukeak eta Henrike IV.a Ingalaterrako erregeak onartu zuten Ermandadea, 1400. eta 1403. urteetan. Ermandadeak bideratzen zituen gaiztaginen aurkako zigorrak, eta justiziaz ere arduratzen zen, oro har. Hamalau urtetik gorako lapurtar guztiek zin egin behar zuten Ermandadearekiko leialtasuna.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Lapurdiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |