Aralar ponentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aralar ponentzia edo Aralar ildoa 2000ko urrian Batasuna prozesuan agertutako ildoa izan zen. Prozesu horretan eztabaidagai ziren bi ataletan, Eraiki nahi dugun herritarren batasuna eta Jarduteko ildo politikoa, ponentzia bana aurkeztu zuen Aralar ildoak, beste hainbat ildok bezala. Ponentzia guztiak eztabaidatu ondoren, bozkatu egin ziren. Aralar ildoarenak emaitza hauek lortu zituen: Eraiki nahi dugun Herritarren Batasuna atalean botoen %7 eta Jarduteko ildo politikoa atalean %9. Horren ostean, Aralar ildoko bultzatzaileeek Batasuna prozesutik sortutako alderdia (Batasuna) utzi eta Aralar alderdia sortu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]