Edukira joan

Arantza Garbaio Ruiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantza Garbaio Ruiz

Ezkerrekoa da Garbaio
Bizitza
Jarduerak
Jasotako sariak
KidetzaEuskal Preso Politikoen Kolektiboa

Arantza Garbaio Ruiz (Otxarkoaga, Bilbo) Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kidea da.[1][2]

Manuel Fraga hiltzen saiatu izana egotzita 45 urteko kartzela zigorra ezarri zion 1998an Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kartzela-zigorra 30 urtetik hogeira jaitsi zion gero Espainiako Auzitegi Gorenak 2013an.[3] Kartzelan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zuzendaritzan parte hartu zuen.[4] 2013ko uztailan libre utzi zuten, Algecirasko kartzelan.[5] Geroago EPPKko bitartekari moduan ere parte hartu du.[1][6][7][8]

1999an, oraindik kartzelan zegoela, Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izateko aukeratu zuen Pa...Ya konpartsak.[9] Txupinera egon behar zen ekitaldi guztietan kartoizko irudi bat egon zen bere ordez Marijaiarekin eta jaietako pregoilariarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Aurrera egiteko oinarri bila» Berria 2013-07-02 (kontsulta data: 2024-06-11).
  2. (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2014-01-04). «Los ex reclusos de la banda terrorista se suman a la política» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-06-11).
  3. «Arantza Garbaio presoari 30 urtetik hogeira jaitsi diote kartzela zigorra» Berria 2013-02-08 (kontsulta data: 2024-06-11).
  4. (Gaztelaniaz) EFE. (2012-06-16). «El EPPK amplía su dirección a veinte miembros» Deia (kontsulta data: 2024-06-11).
  5. Perez, Itxaso. (2013). «Arantza Garbayo Ruiz: “Auzoaren eta Euskal Herriaren alde lan egiten saiatuko naiz” - Bilbo» Uriola.eus (kontsulta data: 2024-06-11).
  6. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2014-01-04). «Excarcelados de ETA piden en Durango "el derecho a decidir vasco" y la salida de más presos» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2024-06-11).
  7. Los duros de ETA asumen la vía política de la izquierda ‘abertzale’ El País, 2014-01-05
  8. Fernández Soldevilla, Gaizka. (2012-06-25). «A lomos de un tigre. ETA, la izquierda abertzale y el proceso de democratización» Historia del Presente (19): 23–38.  doi:10.5944/hdp.19.2012.40777. ISSN 3020-6715. (kontsulta data: 2024-06-11).
  9. Goikoetxea, Agustin. (2013-08-23). «Arantza Garbayo se reencuentra con las txupineras 14 años después - GARA» gara.naiz.eus (kontsulta data: 2024-06-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]