Edukira joan

Bilboko Aste Nagusiko txupinera

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Lezama txupinera (Mekaguen konpartsakoa, gorriz), Kirmen Uribe pregoilaria (horiz) eta MariJaia 2011ko Aste Nagusian.

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera ohorezko titulu bat da. Bilboko Aste Nagusian urtero izendatzen dute, beti konpartsa bateko kidea izaten da eta orain arte emakumezkoa izan da beti. Pregoilaria, aldiz, hirian ezaguna den edo hiriarekin lotura handia duen pertsona izaten da.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bilboko Aste Nagusiaren gaineko zortzi datu.

Festetako hasieran Mari Jaia pertsonaia pregoilari eta txupinerarekin batera ateratzen da, pregoia irakurri eta txupina botatzen duten bitartean. Hiru pertsonaiak Aste Nagusiko une eta toki garrantzitsu gehienetan azaltzen dira.[1]

Pertsonaiaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txupineraren eginkizuna Bilboko udal lanbide batean ditu sustraiak, zeregin honetan emakumeak bakarrik ibiltzen ziren eta, dirudienez, kargu hau, amengandik eta alabengana pasatzen zen. Txupineren eginkizuna hirian gertakari aipagarriren bat izanez gero hiritarrak  jakinaren gainean jartzea zen txupinen bitartez.[2]

1978an, lehenengo Jai Batzordearen sorrerarekin, Aste Nagusiko proiektuan pertsonaia hau berreskuratzea proposatu zen. Aste Nagusiaren hasieran ardura berezia hartuko zuen, bera baita txupina piztuko zuena, eta egitarauko ekitaldi gehienetan parte hartuko zuten aste osoan zehar, Mari Jaia eta pregoilariarekin.[2]

Udal langilea izatearen aspaldiko kondizioa galduta, txupinera konpartsakidea izango zen beti. Txupineraren kargua zein konpartsari dagokion argitzeko, oraindik eduki ez duten konpartsen artean zozketa bat egiten da. Aukeraketa horren ondoren, txupinera izango den pertsonaren aukeraketa konpartsak berak egiten du bere baitan.[2]

Festetako txupineroa beti emakumezkoa eta konpartsaren bateko kidea izaten da, hortik "txupinera" hitza erabiltzearena. Hurrenez hurren, hauek izan dira orain artekoak:

* Desagertutako konpartsak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aste Nagusiko Txupinera» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  2. a b c «Aste Nagusiko Txupinera» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]