Pa...Ya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pa...Ya
Sorrera: 1995
Txupinera: Arantza Garbayo (1999)
Itsasne Nuñez Viadero (2019)
Egoitza: Arbolantza igarobidea, 24 (Otxarkoaga)
Leloa: -
Kideak: 80
Koloreak: Urdina
Egoera: Aktiboak
Webgunea: http://www.pa-ya.biz/

Pa...Ya Bilboko konpartsa da. 1989tik Konpartsen Federakundeko kidea da Otxarkoaga auzo bilbotarreko elkarte hau. Arbolantxan dauka lokala. Otxarkoagan dihardu, baina sortu Baionan sortu zen 1989an, Pa..Ya Peñaren barruan (Baionako Patxa taldearekin adiskidetze jai batean sortu zen).[1][2]

PaYa konpartsako bazkaria Bilboko Aste Nagusian

Urtero Bilboko Aste Nagusian parte hartu izan dutenean txosna Arriaga antzokiaren gunean edukitzen dute.[3] Eta txosnan antolatu dituzte kontzertuak, txapelketak, bazkariak, umeei zuzendutako ekintzak, eta ekimen internazionalistak.[4]

Bestalde, aste naguziaz gain, Otxarkoagako Justu eguneko jaia berriro antolatzen hasi ziren 1995ean, Arbolantxa auzoko memoria historikoa eta bertako euskararen bitartez bertako izaera berreskuratzeko. Auzo kontzientzia berrartuta, Justu egunean bertako baserrietako familiak biltzen dira.[5]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Aste nagusiko txupineroak emakumezkoak eta konpartsaren bateko kideak izaten dira beti. 1999an eta 2019an Konpartsa honetako kide izan dira neska txupineroak:

  • 1999: Arantza Garbaio.[6][7] Orduan preso politikoa zenez, txupineraren ekitaldi guztietan kartoizko irudi bat egoten zen bere ordez.[8]
  • Bea Sever eta Itsasne Nuñez, pregoilari eta txupinera 2019an.
    2019: Itsasne Nuñez Viadero.[9][10] [11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Pa-ya.biz «Pa-Ya 1989-2010» www.pa-ya.biz . Noiz kontsultatua: 2018-12-28 .
  2.   «Pa...Ya!» Bilboko Konpartsak . Noiz kontsultatua: 2018-12-28 .
  3.   «Pa... Ya! konpartsaren barrunbeak ezagutu ditugu» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-20 .
  4.   «Pa...Ya Konpartsa - Uriola.eus» uriola.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-28 .
  5.   «Abuztuko lehen zapatuan Justugune Arbolantxan - Uriola.eus» uriola.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-28 .
  6.   [http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130823/418923/es/Arantza-Garbayo-reencuentra-txupineras-14-anos-despues «Arantza Garbayo se reencuentra con las txupineras 14 a�os despu�s - GARA»] gara.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-20 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Itsasne Núñez Viadero: “A los babosos y acosadores les diría que se abstengan de venir a Aste Nagusia”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-08-20 .
  8. (Gaztelaniaz)  «Arantza Garbayo se reencuentra con las txupineras 14 años después» gara.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-28 .
  9.   Bilbao, Ibai Maruri ««Kargua aprobetxatu nahi dut auzoak aldarrikatzeko»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-08-23 .
  10.   «Bea Server eta Itsasne Nuñez izango dira Bilboko pregoilari eta txupinera» Hamaika Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-08-19 .
  11.   «BEATRIZ SEVER EGAÑA ETA ITSASNE NUÑEZ VIADERO,2019KO ASTE NAGUSIKO PREGOILARIA ETA TXUPINERA» (PDF), Bilboko Udala- Bilboko jaiak, . Noiz kontsultatua: 2019-08-20 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]