Edukira joan

Arantza Santesteban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantza Santesteban
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : historia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, historialaria, film-zuzendaria, politikaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasuna
IMDB: nm9352094 Edit the value on Wikidata

Arantza Santesteban Pérez (Iruñea, 1979) nafar historialari eta zinemagilea da, Zinema dokumentalean diplomatu zen 2012an Bartzelonan.

Historia lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007ko urriaren 4an Batasunako Mahai Nazionaleko beste buruzagi batzuekin batera -garai hartan Alderdien Legearen ondorioz legez kanpo zegoena- bilera bat egiten ari zirela atxilotu zuten. Garzón epaileak talde terroristako kide izatea egotzi zion, eta ia hiru urte eman zituen prebentziozko espetxealdian.[1]

2012an, hainbat dokumental zuzentzen hasi zen, eta, haien artean, nabarmentzekoa da Passatgeres izeneko lehen lana. 2017an, Euritan filma zuzendu zuen Irati Gorostidirekin batera, eta 2017ko Kimuak katalogorako hautatu zuten.[2] 2021ean kartzelan izandako bizipenak eta ostean sortutako arrakalak azaltzeko 918 gau dokumentala zuzendu zuen; Kartzelako gauek jarri diote izena jaialdietan aurkezten eta sariak lortzen dabilen dokumentalari.[3]

Egun, kultur kudeaketan lan egiten du. Hiriartea[4] egitasmoaren zuzendaria izan zen Iruñeako Udaleko egitasmoa, gerora gobernu aldaketarekin bertan behera geratu zen. Ondoren Arte Garaikideko Uharte Zentroan lan egin du eta baita Kontadores (Donostia) zentroko koordinatzaile gisa ere bai. Duela hiru urtetik, Pentsartean taldea koordinatzen du Tabakalera (Donostia) zentroan.

Argia aldizkarian esan zuenez, filma espetxealdiaren istorioa da, baina aurrekoarena, espetxealdiarena eta ondorengoarena. Lehen pertsonan kontatuta, haren barruko hausnarketak, pentsamenduak... azaltzen ditu, prozesu horretan guztian. Film esperimentala da, ez du ohiko narratibekin funtzionatzen; halere, denbora tarte hartan izandako sentsazio eta egoteko modu batzuen narrazioa egiten du.

DocLisboan filma onenaren saria

Torino Film Festival filma onenaren saria

Pontevedrako Novos Cinemasen Latexos saria

Punto de Vista ikuslegoaren saria eta epaimahaiaren aipamen berezia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Arantza Santesteban: “Después de la cárcel entiendo que es necesaria una retirada”» Diario de Navarra 2022/03/17.
  2. tabakalera.eus
  3. «Aizu! AEKren aldizkaria - Arantza Santesteban: “Ikuslea gero eta akritikoagoa da”» aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  4. (Gaztelaniaz) Santesteban, Arantza. (2020). «Hiriartea: crónica de un proyecto frustrado por una mala práctica en las políticas culturales» Principe de Viana (Iruña: Principe de Viana Aldizkaria) 276: 281-289. ISBN 0032-8472..
  5. Gorostidi, Juan. «Arrozteak zabal ditzakeen bideetan barrena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  6. «Gutako bakoitzaren intimitatean intimitate komun bat dago» Argia 2770.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]