Arantzate dorretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantzate dorretxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Arkitektura

Arantzate dorretxea Irungo Meaka auzoan dagoen XV. mendeko dorretxea da. Historikoki balore handia du zeren eta etxea Pedro Urdanibiarena izan baitzen. Dorretxean ikusten den armarria Urdanibia jauregian eta Urdanibiako Ospitalean ikusten den bera da. Gaur egun etxebizitza moduan dago egokituta. Izen bereko burdinolaren ondoan dago kokatuta.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo eraikuntza, dorretxea izanik, planta txikikoa da. Beheko solairua ukuilu bezala egotituta zegoen. Beste bi solairu eta ganbara ditu. Teilatua egurrezkoa eta lau isurkikoa da. Eraikuntza bi eraikuntza-garaiak ikusten dira: lehenengoan behekoa eta lehenengo solairua egin zen, XVI. mendeko erdian egina; bigarrenean goiko bi solairu eta hutsarte batzuk egin ziren, XVII. mendeko erreforman. Ondoren beste lan txikiagoak ere egin ziren. Oinarrizko kuboa, lehenengo garaikoa, hargilanez eta harlanduez egin zen. Hormak lodiak ditu, 120 zm.koak. Behehko solairuan fatxada bakoitzean bi saietera ikus daitezke; gainera, lehengo solairuan, izkin batean, beste saietera, elementu arraroa inguru honetan.[1]

Babespena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitzak egiteko aldaketa batzuk egin dira eta horrek bere kontserbazioa kaltetu du. Dorretxea monumentu bezala definituta dago eta, 1997an, Balizko Arkeologia Guneen Aurretiazko Aitorpena egin zitzaion (1997/09/11 ko erabakia (EHAO 208.zk., 1997ko urriaren 30). Herri mailako ondarea, 2008ko Irungo Ondarearen Katalogoan jasota.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Catálogo del Patrimonio Arqueológico y Arquitectónico del término municipal de Irun. 2001ko uztaila. Katalogo Arkitektonikoa: Luis Sesé Madrazo eta Asier Acuriola. Katalogo Arkeologikoa: Mercedes Urteaga Artigas eta Pía Alkain Sorondo.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Meaka portal del parque natural de Aiako Harria. El valle de Meaka como antesala del parque. Aproximación al patromonio rural. Aranzadi Elkartea, 1999.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]