Saietera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saieterak Erriberriko jauregian, Nafarroa

Saietera, halaber gezileihoa, horma batean dagoen irekidura bertikal estua da, arkuz geziak edo baleztaz saietak jaurti ahal izateko.[1] Era askotakoak izan zitezkeen; oso arruntak ziren gurutze-formakoak.

Gurutze itxurako saietera. Rauzango gaztelua, Frantzia
Saieteraren barnealdea, Chevreuseko gaztelua, Frantzia

Saieteraren atzean zeuden barneko hormak angelu zeiharrean ebakitzen ziren maiz, arkulariak ikuseremu eta tiro-eremu zabalak izan zitzan. Irekidura bertikal meharrak aukera ematen zion arkulariari jaurtiketaren angelua eta norabidea aldatzeko, baina erasotzaileei zaila egiten zitzaien arkulariari kalte egitea, oso helburu txikia baitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]