Araqah

Koordenatuak: 32°28′15″N 35°12′02″E / 32.470972°N 35.200644°E / 32.470972; 35.200644
Wikipedia, Entziklopedia askea
Araqah
herrixka
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJeningo Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak32°28′15″N 35°12′02″E / 32.470972°N 35.200644°E / 32.470972; 35.200644
Map
Altuera288 m
Demografia

Araqah (arabieraz: عرقه‎) Palestinako herrixka bat da, Jeningo Gobernazioan, Zisjornadiako iparraldean.Palestinian Central Bureau of Statistics-en arabera, herriak 2,667 biztanle zituen 2017.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren, bizantziarren, lehenengo musulmanen eta Erdi Aroako aztarnak topatu dira bertan.[2][3]

Otomandarren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870ean, Victor Guérin-ek herri txiki gisa deskribatu zuen, tontor txiki batean kokatua eta bi laurdenetan banatua.[4] 1870/1871n (1288 AH), otomandar errolda batek Shafa al-Gharbyren nahiyan zerrendatu zuen.

1882an, PEF-en Mendebaldeko Palestinari buruzko inkestan "tamaina ertaineko herrixka, tontorraren gainean, hegoaldean putzu bat duena" bezala deskribatu zen.[5]

Britaniar Mandatuaren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko erroldaren arabera, Palestinako Britaniar Mandatariek egina, 168 musulmanek osatzen zuten biztanleria. 1931ko erroldan ordea, 219 musulman ziren, 36 etxeetan.[6][7]

1944/5eko estatistiketan, 350 musulman ziren eta 5.675 dunam lur sail zituzten.[8] Horietatik, 462 landa eta ureztatze-lurretarako erabiltzen ziren, 1.191 dunam zerealetarako, eta 27 dunam hiria eraikitzeko.[9][10]

Jordaniarren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948ko Arabiar-israeldar Gerraren ondorez, Araqah Jordaniaren mende geratu zen.

1961ean Jordaniak egindako erroldaren arabera, herrixkak 569 biztanle zituen.[11]

1967tik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araqah Israelen mende egon da Mendebaldeko Erriberako gainerako lurraldeekin batera, 1967ko sei eguneko gerratik.

2015eko apirilaren 27an, Israelgo soldaduek baleatu ondoren hil zen herrixkako 18 urteko gazte bat.[12]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Palestinian Central Bureau of Statistics. (February 2018). Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census 2017. , 64 or..
  2. Zertal, 2016, p. 215
  3. Dauphin, 1998, p. 750
  4. Guérin, 1874, p. 224
  5. Conder and Kitchener, 1882, SWP II, p. 44
  6. Barron, 1923, Table IX, Sub-district of Jenin, p. 30
  7. Mills, 1932, p. 67
  8. Government of Palestine, Department of Statistics. Village Statistics, April, 1945. Quoted in Hadawi, 1970, p. 54
  9. Government of Palestine, Department of Statistics. Village Statistics, April, 1945. Quoted in Hadawi, 1970, p. 98
  10. Government of Palestine, Department of Statistics. Village Statistics, April, 1945. Quoted in Hadawi, 1970, p. 148
  11. Government of Jordan, Department of Statistics, 1964, p. 25
  12. Palestinian Man Shot in West Bank Dies of Wounds Ha'aretz 27/4/2015

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]