Zisjordania
| Zisjordania | |
|---|---|
| Txantiloi:Herrialde info Palestina, Israel, Jordania | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Hiriburua | Ramallah eta Ekialdeko Jerusalem |
| Zatiketa | |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 32°00′N 35°21′E / 32°N 35.35°E |
| Azalera | 5.860 km² |
| Mugakideak | Israel eta Jordania |
| Punturik altuena | Mount Nabi Yunis (en) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2.881.687 (2017) |
| Dentsitatea | 491,76 bizt/km² |
| Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Zisjordania edo Jordanen Mendebaldeko Ibarra[1] (arabieraz: الضفة الغربية, Al-ḍaffa al-ġarbiyya; hebreeraz: יהודה ושומרון, Yehuda VeShomron) Palestinar Lurralde Okupatuak osatzen duen lurralde nagusia da[2], Mediterraneoko kostaldetik gertu, Mendebaldeko Asiako Sortalde eskualdean. Jordaniarekin eta Itsaso Hilarekin egiten du muga ekialdean eta Israelekin (bere Lerro Berdea) hegoaldean, mendebaldean eta iparraldean[2]. 1967ko Sei Eguneko Gerraren ondotik Israelek militarki okupatu zuen. Oslo II Akordiotik, 1995ean sinatuta, eskualdea 165 Palestinar enklabetan zatitu da, Palestinako Aginte Nazionalak osoki edo partzialki kudeatzen dituenak, eta 230 israeldar kokagune, guztiz lotutako lurraldea osatzen dutenak, non Israelgo legedia aplikatzen den. Israelentzat, Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem kenduta, Judea eta Samaria Eskualdea da.
Eskualde hori 1948ko Arabiar-israeldar Gerran Jordaniak okupatutako lurralde gisa sortu zen. 1950ean Jordaniak lurraldea anexionatu zuen, eta izena eman zioten Jordan ibaiarekiko zuen kokapena zela eta: Transjordania gaur egungo Jordaniarentzat, eta Zisjordania lurraldearentzat. Jordaniaren esku egon zen 1967ra arte, Israelek Sei Eguneko Gerran konkistatu eta okupatu zuenean.
Osloko Akordioek, Palestinaren Askapenerako Erakundearen eta Israelen artean sinatuta, Palestinako Estatuaren autonomia mailak zehaztu zituzten. A eremua, Palestinako Aginte Nazionalak zuzenean kudeatzen duena; B eremua, elkarrekin kudeatzen dutena PANek eta Israelek; eta C eremua, Israeleko soilik kudeatzen duena. C eremua Zisjordaniako lurraldearen % 60 baino gehiago da. Osloko Akordioaren arabera, C eremua "gradualki Palestinaren agintepera igaro behar zen", baina transferentzia hori ez da inoiz gertatu[3]. Zisjordaniaren inguruan Israelek harresi erraldoia eraiki du.
Zisjordaniak, Ekialdeko Jerusalem barne, 5.640 km2 lur eta 220 km2 ur ditu, Itsaso Hilaren iparralde laurdena. Gutxi gorabehera, 2.748.000 palestinar ditu, eta 670.000 israeldar, koloniatan bizi direnak, horietatik 220.000 Ekialdeko Jerusalemen[4][5]. Nazioarteko komunitateak Zisjordaniako israeldar kokaguneak okupazio ilegaltzat ditu, nazioarteko zuzenbidearen arabera[6][7][8]. Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2004an egindako gomendioak ebatzi zuen 1967tik aurrera Israelek Zisjordania konkistatu ostean egindakoak –Jerusalemgo Legea, Israel-Jordania bake-akordioa eta Osloko Akordioak barne– ez zutela aldatu ez Zisjordaniaren ez Ekialdeko Jerusalemen egoera lurralde okupatu gisa[9]. Gazako Zerrendaren batera, Israelek okupatutako Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem Palestinako Estatuak aldarrikatzen ditu lurralde burujabe gisa, Israel-Palestina Gatazkaren ernamuina dena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zisjordania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz ohikoena den izena Zisjordania da. Neo-latinezko izena da, "Jordan ibaiaren alde honetan", eta hizkuntza erromantze gehienetan erabiltzen den izena ere bada. Era berean, Transjordania izena ematen zaio, "Jordan ibaiaren alde hartan" gaur egun Jordania izendatzen dugun lurraldeari, Jordan haranaren ekialdean baitago.
Mendebaldeko Ibarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko Ibarra (ingelesez: West Bank) geopolitikan gehien erabiltzen den izena da, eta arabierazko aḍ-Ḍiffah al-Ġarbiyyah izenaren itzulpena da. Izen hori eman zitzaion 1948ko Arabiar-israeldar Gerran okupatu eta Jordaniako Erresumak okupatu zuenean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otomandar Inperioaren garaian, 1517tik 1917ra bitarte, gaur egun Zisjordania gisa ezagutzen dugun lurraldea ez zen lurralde berezitua, eta Otomandar Siriaren parte zen.
1920ko San Remoko konferentzian Lehen Mundu Gerrako Aliatu garaileek Palestinako Britainiar Mandatua sortu zuten, eta lurraldea hor barruan sartu. 1920ko apirilaren 25ean onartutako San Remoko ebazpenak 1917ko Balfourren deklarazioa barnebiltzen zuen. Nazioen Ligaren 22. artikuluaren babesarekin eta Palestinarako Mandatuarekin, Erresuma Batuak bere boterea eraiki zuen. 1921eko apirilaren 11n Erresuma Batuak Abdullah I.a Jordaniakoa izendatu zuen Transjordaniako emirerriaren emir. Honek erresumaren independentzia aldarrikatu zuen 1946ko maiatzaren 25ean.
1947an, Nazio Batuek Palestinaren Partizio Planak proposatutako estatu arabiar baten zati izendatu zuten. NBEren 181. ebazpenak Mandatu Britainiarra estatu judu batean, estatu arabiar batean eta nazioartean administratutako Jerusalemgo enklabe batean banatzea gomendatzen zuen[10]. Estatu arabiarrari gaur egungo Zisjordaniakoa baino eskualde zabalagoa esleitu zitzaion. Ebazpenak "Samaria eta Judeako eskualde menditsua" izendatzen zuen[11], egun "Zisjordania" deitzen den eremua, proposatutako estatu arabiarraren zati gisa. 1948ko gerra arabiar-israeldarraren ondoren, Transjordaniak eremu hori bereganatu zuen[12].
Jordaniaren mendebaldeko ibarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1948ko Arabiar-Israeldar gerran, Israelek NBEren partizio planean "Palestina" gisa agertzen ziren eremuak okupatu zituen. 1949ko Armistizio Akordioek Israelen eta Jordaniaren arteko behin-behineko muga definitu zuten,funtsean, gerraren ondorengo borroka-eremua islatuz. 1948ko abenduko Jerikoko Konferentziaren ondoren, Transjordaniak Jordan ibaiaren mendebaldeko eremua anexionatu zuen 1950ean, "Zisjordania" edo "Mendebaldeko Ibarra" izenarekin, eta ibaiaren ekialdeko eremua "Ekialdeko Ibarra" edo "Transjordania" izendatu zuen. Jordaniak, gaur egungo izenez, 1948tik 1967ra bitartean gobernatu zuen Zisjordania. Jordania ez zuen inoiz formalki onartu nazioarteko komunitateak, Erresuma Batuak, eta Irakek izan ezik[13]. Jordaniako Abdullah I.a erregea Jerusalemgo errege koroatu zuen gotzain koptoak 1948ko azaroaren 15ean. Zisjordaniako eta Ekialdeko Jerusalemgo arabiar palestinarrei Jordaniako herritartasuna eta Jordaniako Parlamentuko aulkien erdia eman zitzaizkien[14].
Errefuxiatu asko kanpamentuetan bizi ziren, eta bizirik irauteko UNRWAren laguntzaren mende zeuden. Palestinako errefuxiatuak erresumako biztanleen herena baino gehiago ziren, 1,5 milioi biztanle inguru garai horretan. Zisjordanian bizi zirenek 1967ko apirilean bozkatu zituzten Jordaniako azken hauteskundeak. Parlamentuko ordezkariek kargu horretan jarraitu zuten 1988 arte, Zisjordaniarentzat gordetako aulkiak kendu zirenean. Palestinarrek aukera berdintasuna zuten Estatuko sektore guztietan, bereizkeriarik gabe. Nekazaritza izan zen lurraldeko jarduera nagusia. Zisjordaniak, azalera txikiagoa izan arren, Jordaniako nekazaritza-lurren erdia zuen[15].
Israelen okupazio militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967ko ekainean, Sei Eguneko Gerraren ondorioz, Israelek Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem okupatu zituen. Ekialdeko Jerusalem eta Latrungo inoren lurra Israelek anexionatu zituen, baina beste eremuak ez zituen berez anexionatu eta Israelgo Gobernazio Militarra izenarekin ezagutu ziren, Sinaiko penintsula eta Gazako zerrenda barne. Gobernazio Militarra 1982ra arte zen funtzionamenduan.
1974an Rabaten egindako Liga Arabiarraren gailurraren ebazpenak Palestinako Askapenerako Erakundea (OLP) izendatu zuen "herri palestinarraren legezko ordezkari bakarra". Jordaniak ez zion ofizialki uko egin zonaren gaineko errebindikazioari 1988. urtera arte[16], Zisjordaniarekin harreman administratibo eta legal guztiak eten zituenean eta, azkenik, Zisjordaniako palestinarrei jordaniar herritartasuna kendu zienean[17].
1982an, Israelen eta Egiptoren arteko bake-itunaren ondorioz, zuzeneko gobernu militarra autoritate erdi-zibil bihurtu zen. Izenean zibil izena bazuen ere, zuzenean Israelgo Defentsa Ministeriopean aritzen zen. Israeldar kokaguneak Judea eta Samaria Eremua izenarekin administratu zituen Israelek zuzenean.
Osloko Akordioetatik (1993) eta zehatzago lurralde eremuak definitu zituzten Oslo II fasetik Palestinar Aginte Nazionalak geografikoki elkarren segidan ez dagoen lurralde bat kontrolatzen du ofizialki; Zisjordaniako % 18 inguru hartzen du, A eremua izenaz ezaguna, eta Israelgo erasoen xede izaten segitzen du. B eremua, % 22 gutxi gorabehera, israeldarren eta Palestinako kontrol militarraren mende dago. C eremua, % 61 gutxi gorabehera, israeldarren kontrolpean dago osorik.
164 naziok Zisjordania onartzen dute, Jerusalem Ekialdea barne (hori ez baitago eremu banaketan kontuan hartua), "Palestinako Lurralde Okupatu" gisa[18][19]. Israelgo Estatuak NBE aipatzen du, esaten duenean gerran "ezarritako eta onartutako herrialde subirano bati" konkistatutako lurraldeak baino ez direla "okupazioa"[20].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zisjordaniako hiririk nagusiena Ekialdeko Jerusalem da, Nablus, Ramallah, al-Bireh, Jenin, Betleem, Hebron eta Yattah eta beste hainbat hiri txikiago dituelarik. Hala nola, 200 kolonia israeldarretik gora daude, tartean Ariel, Ma'ale Adumim eta Betar Illit. Nahiz eta beste hiri baino txikiagoa izan, Ramallah palestinarren hiriburu politikoa da. Iparraldeko muturrean dagoen Jenin iparraldeko eskualdeko hiriburua da eta Jezreel Haranaren hegoaldean dago. Modi'in Illit, Qalqilyah eta Tulkarm israeldar kostaldeko ordokiaren ondoan daude eta Jeriko eta Tubas Jordan ibaiaren haranean daude, Itsaso Hilaren iparraldean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia (PDF).
- 1 2 «West Bank», The World Factbook (Ingelesez), Central Intelligence Agency, 2023ko azaroaren 1a, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021eko uztailaren 22a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
- ↑ «Wayback Machine» (PDF), web.archive.org, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014ko abuztuaren 1a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
{{Erreferentzia}}: Izenburu generikoa erabiltzen da (laguntza)Erreferentzien mantentzea: bot: jatorrizko URLaren egoera ezezaguna (lotura) - ↑ «Population», Peace Now (Ingelesez) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
- ↑ «Israel's Rush to 'Apply Sovereignty' in the West Bank: Timing and Potential Consequences», The Washington Institute (Ingelesez) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
- ↑ Roberts, Adam (1990eko urtarrila), «Prolonged Military Occupation: The Israeli-Occupied Territories Since 1967», American Journal of International Law (Ingelesez), 84 (1): 44–103, doi:10.2307/2203016, ISSN 0002-9300 (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
- ↑ Barak-Erez, Daphne (2006ko uztailaren 1a), «Israel: The security barrier—between international law, constitutional law, and domestic judicial review», International Journal of Constitutional Law, 4 (3): 540–552, doi:10.1093/icon/mol021, ISSN 1474-2659 (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
- ↑ Bowen, Stephen, ed. (1997), Human rights, self-determination and political change in the occupied Palestinian territories, International studies in human rights, 52. lib., Nijhoff, ISBN 978-90-411-0502-8.
{{Erreferentzia}}:|sartze-data=erabiltzeko|url=behar da (laguntza) - ↑ Schmitt, Michael N.; Pejic, Jelena (2007), International law and armed conflict: exploring the faultlines essays in honour of Yoram Dinstein, International humanitarian law series, 15. lib., M. Nijhoff, ISBN 978-90-04-15428-5 (kontsulta data: 2023ko azaroaren 5a).
- ↑ «A/RES/181(II) of 29 November 1947», web.archive.org, 2012ko maiatzaren 24a, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012ko maiatzaren 24a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 6a).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: bot: jatorrizko URLaren egoera ezezaguna (lotura) - ↑ «ODS HOME PAGE» (PDF), web.archive.org, 2020ko otsailaren 16a, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020ko otsailaren 16a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 6a).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: bot: jatorrizko URLaren egoera ezezaguna (lotura) - ↑ «Jordan - History - The Making of Transjordan», www.kinghussein.gov.jo (kontsulta data: 2023ko azaroaren 6a).
- ↑ «Foreign relations of the United States - Collection - UWDC - UW-Madison Libraries», search.library.wisc.edu (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
- ↑ Butenschøn, Nils A., ed. (2000), Citizenship and the state in the Middle East: approaches and applications, Contemporary issues in the Middle East (1. argitaraldia), Syracuse University Press, ISBN 978-0-8156-2829-3.
{{Erreferentzia}}:|sartze-data=erabiltzeko|url=behar da (laguntza) - ↑ «The Economic Factor - Chapter Eight», web.archive.org, 2002ko abenduaren 8a, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2002ko abenduaren 8a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: bot: jatorrizko URLaren egoera ezezaguna (lotura) - ↑ Pineschi (1997ko otsailaren 1a), The Palestine Yearbook of International Law 1987-1988 (Ingelesez), Martinus Nijhoff Publishers, ISBN 978-90-411-0341-3 (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
- ↑ Karsh, Efraim; Kumaraswamy, P. R. (2003), Israel, the Hashemites, and the Palestinians: The Fateful Triangle (Ingelesez), Psychology Press, ISBN 978-0-7146-5434-8 (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
- ↑ «A/RES/58/97 of 17 December 2003», web.archive.org, 2007ko ekainaren 3a, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007ko ekainaren 3a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: bot: jatorrizko URLaren egoera ezezaguna (lotura) - ↑ «Implementation of the Fourth Geneva Convention in the occupied Palestinian territories: history of a multilateral process (1997-2001)», web.archive.org, 2011eko otsailaren 7a, jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011eko otsailaren 7a) (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: bot: jatorrizko URLaren egoera ezezaguna (lotura) - ↑ mfa.gov.il http://mfa.gov.il/MFA/MFA-Archive/2003/Pages/DISPUTED%20TERRITORIES-%20Forgotten%20Facts%20About%20the%20We.aspx (kontsulta data: 2023ko azaroaren 7a).
{{Erreferentzia}}:|izenburua=falta da edo hutsik dago (laguntza)