Arbëreshë

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbëreshë

Arbëresh emakumeak, Civitan.
Biztanleak guztira
260.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Italia (Calabria, batez ere)
Hizkuntza
albaniera, italiera
Erlijioa
Italiar-Albaniar Eliza Katolikoa, Latindar katolizismoa (gutxiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak
arbanitarrak, albaniarrak

Arbëreshë (singularra: arbëresh) Italiako hegoaldean bizi diren eta albanieraz mintzatzen direnen komunitatea da. Arbëreshera da haien albaniera-dialektoaren izena. XV. eta XVI. mendeetan Italiako hegoaldean kokatu ziren albaniarren ondorengoak dira.

Siziliako Piana degli Albanesi udalerrietan (arbëresheraz, Hora e Arbëreshëvet) arbëreshek gehiengoa osatzen dute. Halaber, Calabrian ere badira hainbat arberesh talde.

Erlijioaz den bezainbatean, katolizismoari jarraitzen diote: Italiar-Greziar Eliza Katolikokoak (Erromatar Eliza Katolikoaren barruan autonomia duen eliza bat) dira gehienak, eta Latindar Elizakoak (Erromatar Eliza Katolikoaren barruko eliza autonomorik handiena, Euskal Herrian ere azken mendeotan nagusi dena) gutxiengo bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbëreshera

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]