Arbailako basoa
Appearance
(«Arbailako oihana» orritik birbideratua)
Arbailako basoa Zuberoako izen bereko eskualdean dagoen basoa da, guztira 4.535 hektarea dituena.
Frantziako ONF (Office national des forêts) erakundeak kudeatuta, zuhaitz nagusia pago arrunta du. Haginak, lizarrak, astigarrak, zumarrak eta gurbeak ere baditu. Betidanik ustiatua, XVII. mendean basogintzaren bezero nagusia industria zen eta, bertan, 50 egurgin baino gehiagok lan egiten zuten. Egun, turismo eta aisialdirako ekitaldiak (mendiko bizikleta, espeleologia, eta abar) ere egiten dituzte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |