Hagin (zuhaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Hagin (argipena)».
Hagin (zuhaitza)
Taxus baccata MHNT.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaConiferae Coniferae
FamiliaTaxaceae
Generoa Taxus
Azpibanaketa
Taxus baccata - hagin arrunta edo europar hagina

Taxus brevifolia - Pazifikoko hagina
Taxus canadensis - Kanadiar hagina
Taxus chinensis - Txinar hagina
Taxus cuspidata - Japoniar hagina
Taxus floridana - Floridako hagina
Taxus globosa - Mexikar hagina
Taxus sumatrana - Sumatrako hagina
Taxus wallichiana -Himalaiako hagina

Haginak (Taxus) Taxaceae familiako zuhaitz generoa da, berez eskualde menditsuetakoak dira, giro fresko eta hezekoak, eta kareharriz osaturiko lursailetan hazi ohi dira. Hala ere esan daiteke hagina berdin berdin egokitzen dela lur mota ezberdinetan, eutrofo edo oligotrofo izan.

Euskal Herriko hagina (eta Europakoa nahiz ondoko Afrikako nahiz Asiako lurretakoa) hagin arrunta da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 metrotako garaiera izatera ailegatu daitezke. Nahiz eta sarritan era ezberdinez hazi edo garatu ohi den, bere adaburua piramide itxurakoa da eta enborretik modu horizontalean ateratzen zaizkion adarrez eratuta dago. Enborra lodia da, eta kolore gorrixka eta grisaxkako tira txikiez osaturiko azala du. Haginak 1,5 diametrotara iris daitezke. Urte askotako adinera heldu ohi dira, batzuk 1.500 urtera hel dezake.

Poloniako hagin bat.

10-30 mm bitarteko hosto iraunkorrez osaturiko ni lerro kontrajarriak ditu, gainaldea kolore orlegi sakonekoa da eta azpialdea berriz horixka edo ilegabea. Espezie dioika bat da, ar eta eme oinak dituena. Kolore gorri eta zapore goxoko fruituak ditu. Hauek udazkenean ontzen dira, eta sei edo zazpi urtez behin zuhaitzak fruitu emari oparoa du. Baso txikiak osatzea oso arraroa izan ohi da; ohikoagoa da ale bakanak topatzea. Landarearen ia zati gehienak alkaloide toxikoetan aberatsak dira: taxina, taxol, eta baccatina, zeintzuetatik lehenbizikoa den aurriskutsuena, heriotzara minutu gutxiren barruan eramateko gai baita. Arilo edo baia taxinaz libro dagoen zati bakarra da, eta bere hazia banatu edo lekutzeko arreta jarriaz gero jangarria da. Horregatik Baina hagina ezaguna da zuhaitz pozoitsua delako.

Bere zura edo egurra oso gogorra da, pikor edo ale fin eta estukoa, zurgintza eta egur tailaketarako egokia eta oso estimatua da; alabaina, behar adineko lodiera duten piezak urriak dira, oso geldo hazten den landarea baita, eta haren erabilera mugatua da, beraz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hagin (zuhaitza) Aldatu lotura Wikidatan