Asaben gurtza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbasoen gurtza» orritik birbideratua)
Korear jesa aldarea, non arbasoak gurtzen diren

Asaben gurtza edo arbasoen gurtza[1] zenbait erlijiok egiten duten praktika da, hil diren familiako kideek (arbasoek) bizitza berri bat duten, munduko arazoez arduratzen diren eta bizidunen zoriari eragiteko gaitasuna duten sinesmenean oinarritzen dena.

Kultura guztiek maite dituzten pertsonen heriotzari esanahi errituala ematen diote. Gurtzaren helburua arbasoen existentzia berrian ongizatea eta bizidunekiko jarrera ona bermatzea da, eta, batzuetan, mesede edo laguntzaren bat eskatzea. Arbasoen gurtzaren funtzio soziala familia-balioak lantzea da, hala nola, seme-alaben errukia, familiarekiko leialtasuna eta leinuaren jarraitutasuna.

Kultura guztientzako praktika unibertsala da, modu esplizituagoan edo ez hain esplizituagoan; arbasoenganako gurtza konplexutasun sozial, politiko eta teknologikoko edozein mailatako gizarteetan dago, eta garai modernoetan hainbat erlijio-praktiken osagai nabarmena da. Bereziki funtsezkoa da Afrikako hainbat erlijiotan- animismotik hasi eta Bwiti errituetaraino- eta konfuzianismoan, non "seme-alaben erruki" dioten.

Kultura gehienentzat, arbasoen praktikak ez dira jainkoen gurtzak bezalakoak. Tokiko tenplu batean pertsona batek jainko bat gurtzen duenean, espiritu boteretsuak berma dezakeen faboreren bat eskatzeko da. Gaingiroki mintzatuz, hala ere, arbasoen gurtzaren helburua ez da mesedeak eskatzeko, baizik eta norberaren seme-alaben betebeharra betetzeko. Batzuek beren arbasoek beren ondorengoek hornitu behar dituztela uste dute. Beste batzuek ez dute uste arbasoak beren ondorengoek haiengatik egiten dutenaz kezkatuta daudenik, baizik eta seme-alabekiko errukiaren adierazpena dela garrantzitsuena. Berdin litzaioke arbasoak eskaintzen zaiona jasotzen duen ala ez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.