Bwiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bwiti-etxe bat Mimongon, Gabonen.

Bwitia Gabonen sortutako kultu edo mugimendu erlijiosoa da.[1][2] Praktika espiritualak Ekuatore Ginean eta Kamerunen zabaldu dira.[3][4] Kultu garaikidea — izen bereko antzinako kutsu misterikoko kultu batean oinarritua — sinkretikoa da, animismoa, asaben gurtza eta elementu eta ikur kristauak biltzen baititu.[5]

Bwitiren jarraitzaileek erritualerako bereziki landatutako landare psikotropiko ibogoaren (tabernanthe iboga) erro psikodeliko eta disoziatiboko azala erabiltzen dute. Horren helburua hazkunde espiritual erradikala sustatzea, komunitatearen eta familiaren egitura egonkortzea loturak sendotuz, erlijio-betekizunak asetzea eta osasun-arazoak konpontzea da.[6] Ibogarekin izandako esperientziak ikuspegi konplexuak sortzen ditu, eta ezagutza horiek baliagarriak izango dira hasiberriarentzat eta komunitatearentzat.[7][8]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bwitiaren agerpen-data zehaztugabea bada ere, XIX. mendea baino lehenagokoa dela esan dezakegu; izan ere, Paul du Chailluk, Gabongo barnealdea esploratu zuen lehen europarrak, praktika ezaguna zela esan zuen.[9] 1865eko ekainaren 30ean babongo pigmeoen herrixka bat bisitatu zuen.[10] eta 1867an A journey to Ashango-Land: and further penetration into equatorial Africa (euskaraz: «Ashango lurraldera bidaia: eta ekuatore Afrikan barneago») argitaratu zuen, non herri honen bizimodua deskribatu zuen.[10][11]

Gabongo erdialdean sortu zela argi dagoen arren, erritualaren praktika zein etniatan sortu zen jakiteko hipotesi asko daude.

Masango herriak (bantuak) mende batzuk lehenago jaso zuela errituala onartzen da, eta gero haiengandik praktika babongo herriari (pigmeoak) pasatu zitzaiola.[1] Fernándezek fang herrian bwiti kultuaren bere etnografian dioenez, masango, mitsogo eta balumbo herriek tradiziorik zaharrena dute; Bere iturrietako batek fangek mitsogoen tradizioa jaso zutela dio.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Matsuura, Naoki. (2011). «Historical changes in land use and interethnic relations of the Babongo in southern Gabon» African Study Monographs 32 (4): 164.  doi:10.14989/151327. ISSN 0285-1601..
  2. (Frantsesez) Świderski, Stanislaw. (1965). «Le Bwiti, société d'initiation chez les Apindji au Gabon» Anthropos 60 (1/6): 541–576. ISSN 0257-9774..
  3. «Las cosas del Bwiti» El País 2000-07-27.
  4. (Gaztelaniaz) Aranzadi, Juan. (2016). «Entrevista con James Fernández» Endoxa: Series Filosóficas (37): 79–100. ISSN 1133-5351..
  5. (Ingelesez) «Bwiti | African religion» Encyclopedia Britannica.
  6. (Gaztelaniaz) «Viajar a Gabón | Consejos y advertencias» ICEERS 2019-05-29.
  7. (Gaztelaniaz) «Gabón: el nuevo destino turístico para los amantes de las drogas» Kiwi.com | Stories 2017-09-12.
  8. (Ingelesez) Pope, Harrison G.. (1969). «Tabernanthe iboga: An African Narcotic Plant of Social Importance» Economic Botany 23 (2): 174–184. ISSN 0013-0001..
  9. (Frantsesez) Bonhomme, Julien. (2006). «Les tribulations de l'esprit blanc (et de ses marchandises): Voyages et aventures de Paul du Chaillu en Afrique équatoriale (The Tribulations of the White Spirit (And of Its Merchandises))» Cahiers d'Études Africaines 46 (183): 493–512. ISSN 0008-0055..
  10. a b (Ingelesez) Bonhomme, Julien; Ruyter, Magali De; Moussavou, Guy-Max. (2012). «Blurring the Lines. Ritual and Relationships between Babongo Pygmies and Their Neighbours (Gabon)» Anthropos 107 (2): 387.  doi:10.5771/0257-9774-2012-2-367. ISSN 0257-9774..
  11. (Ingelesez) Du Chaillu, Paul Belloni; Owen, Richard. (1867). A journey to Ashango-Land : and further penetration into equatorial Africa. By Paul B. Du Chaillu. With map and illustrations.. D. Appleton and Co.  doi:10.5962/bhl.title.17404..
  12. (Ingelesez) Fernandez, James W.. (1982). Bwiti : an ethnography of the religious imagination in Africa. Princeton University Press, 347 or. ISBN 978-0-691-09390-1. OCLC .798792354.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.