Arendal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arendal
Arendal
municipality of Norway (en) Itzuli
Arendal Utsikt 02.JPG
Arendal komm.svg
Administrazioa
Herrialdea Norvegia
ProbintziaAust-Agder
AlkateaRobert Nordli (en) Itzuli
Izen ofizialaArendal
Jatorrizko izenaArendal
HerriburuaArendal (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak58°28′N 8°46′E / 58.47°N 8.77°E / 58.47; 8.7758°28′N 8°46′E / 58.47°N 8.77°E / 58.47; 8.77
Map
NO 4203 Arendal.svg
Azalera270 km²
Altuera1 m
MugakideakGrimstad, Froland eta Tvedestrand
Demografia
Biztanleria45.509 (2022ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg444 (2021)
Dentsitatea168,42 bizt/km²
Etxebizitzak20.254
Informazio gehigarria
Sorrera1550
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakRēzekne, Savonlinna (en) Itzuli, Árborg, Mwanza, Silkeborg Municipality (en) Itzuli, Selfoss (hiria) eta Kalmar udalerria
http://www.arendal.kommune.no

Arendal Norvegiako hiri bat da, Aust-Agder probintziako hiriburua; Sørlandet eskualdean dago.

Arendalen hego-mendebaldera Grimstad dago; ipar-mendebaldera, Froland; eta ipar-ekialdera, Tvedestrand.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arendalen Norvegia guztiko klimarik onena daukatela diote; gainera, kosta erakargarria daukate, uharte txiki mordoarekin. Turistentzat oso ospetsua da, batez ere udan. Nazioarteko musika-jaialdiak antolatzen dituzte.

Ikusteko lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Little Torungen itsasargia, 1914. urtetik uharte batetik argi egiten
  • Store Torungen itsasargia, 1844. urtean eraikitakoa, eta 1914. urtetik uharte batetik argi egiten
  • Merdø uhartea, kostatik urrunen dagoena, XVII-XVIII. mendeetan esportazio-portu garrantzitsua zeukana
  • Pollen portua, hiri barrukoa
  • Tyholmen eremua, XVII. mendeko egurrezko etxeak, hiri erdigunean

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arendal portu-hiria izateaz gain, errepidez ere ondo lotuta dago, E18 Europar Errepidea bide nagusiaren hego-ekialdera dagoenez.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Arendal)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.7 -0.5 4.5 10.5 15.3 18.2 20.0 19.4 15.5 10.2 4.7 0.1 9.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 39 40 47 70 87 78 70 50 46 51 59 683
Iturria: Climate-Data.org[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arendal XVI. mende erdi aldera sortu zuten, baina ez zeukan hiri-izaerarik. XVII. mendean egur-garraiorako gunea zen, Kristiansand hiri nagusia zen bitartean. 1723. urtean merkataritzarako erregaliak lortu zituen, eta inguruko salerosketak Arendalen bakarrik egin zitezkeen. Hala ere, merkatariek kontrabandoari ekin zioten, Danimarkan eta Itsaso Baltikoaren inguruko lurraldeetan saltzekotan. Merkataritza-baldintzen gorabeherek gatazkak sortu zituzten XVIII. mendean.

Merkataritza, ontzigintza, egur-garraioa, meatzaritza eta burdingintza izan ziren eskualdeko industria-jarduera nagusiak mendeetan, batez ere Arendal inguruan. 1880. urterako inguruko porturik garrantzitsuena zen; XX. mendean, 1939. urtean, Norvegiako laugarren portua zen olio- eta petrolio-garraioari dagokionez, Oslo, Bergen eta Stavangerko portuen atzetik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo industria nagusiak hauek dira: ontzigintza, mekanika- eta elektronika-industriak, eta munduko silizio-karburoa fintzeko gune handienetarikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Climate-Data.org. Climate: Arendal. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]