Argizari taulatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru estilete dituen estilo erromatarreko argizari-oholaren erreprodukzioa.
Estiletearekin argizari tolesgarrizko oholtxo batean idazten greziar irudi batean, K.a. 500 a inguru. (Berlingo museoan)

Argizarizko taulatxoa[1] (tabulae cerae) edo oholtxoa, da, argizarizko geruza batez estalia dagoen zurezko tableta bat, antzinatean idazteko erabiltzen zena. Batzuetan, sokekin lotutako bi taula, bestea estaltzen duen panel bat, "orri bikoitza" edo Diptikoa bezala. Hiru oholtxoz edo gehiagoz osatutakoak ere bazeuden, eta modelorik garestienak bolizkoak ziren. Idazkera eramangarri eta berrerabilgarrirako euskarri gisa erabili ziren antzinate klasikotik, Erdi Aro osoan eta baita XIX. mendean ere.

Haien gainean idazteko estileteak erabiltzen ziren. Punzoi moduko tresna horien puntaren kontrako aldean, argizaria harraskatzeko eta ezabatzeko arraspa bat zuten. tabulae horiek hainbat helbururekin erabiltzen ziren eguneroko bizitzan: eskola-ariketak egiteko, literatura-zirriborroak, gutunak, idazkarien oharrak, negozioetako kontuen erregistroa eta administrazioa. Zizeronek bere gutunetan, tabulae cerae delakoak aipatu zituen

Argizarizko taulatxo batzuk urez betetako depositu batzuetan gorde dira, Hadrianoren harresian dagoen Vindolandako gotorleku erromatarrean. Erdi Aroko liburu batzuk argizarizko oholtxoetan egin ziren, eta horiek Europako hainbat museotan ikus daitezke.

Erromatar eskriba bere estiletearekin eta argaizari taulekin bere hilobiko erliebean. Norikaprobintzaiako Flavia Solvan hirian aurkitua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Alemanez)Galling, K (1971). «Tafel, Buch und Blatt». Near Eastern Studies in Honour of William F. Albright. Baltimore.  207-223 or.