Norika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norika erromatar probintziaren kokapena.

Norika[1] (latinez: Noricum) tribu zelten erresuma edo federazioa izan zen, egungo Austriaren gehiena, Alemaniako Bavaria eta Esloveniaren mendebaldea hartzen zituena. K.a. 16an, Erromatar Inperioko probintzia bilakatu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubio ibaia zuen iparraldeko muga (hau Erromatar Inperioaren eta germaniar herrialdeen arteko muga ere zen); mendebaldean Rhetia eta Vindelizia probintziak zituen, Panonia mendebaldean, eta Italia hegoaldean.

Gatz eta burdin hobi handiak zeuden eskualdean.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. VIII. mendean, Hallstatt kulturako herri zeltak bizi ziren bertan.[2]

Zesar Augusto enperadoreak eskualdea aske jarrai zezakeela erabaki zuen, Inperioaren estatu basailu modura. Julio-Klaudiar dinastiaren garaian, ordea, Inperioaren barnean sartu zuten, germaniarren aurkako defentsak hobetzeko.

Marko Aurelio enperadorearen garaian, Markomano Gerretan, kuadoen eta markomanoen presioa jasan zuen. III. eta IV. mendeetan ere pairatu zituen germaniarren erasoak, bereziki alaman herriarenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. a b Föll, H.. Iron and Steel in Early Europe. tf.uni-kiel.de (Noiz kontsultatua: 2022ko azaroak 28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Roman empire.png
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre