Aribeko zubi erromanikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aribeko zubi erromanikoa
Puente en Aribe, Navarra.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Aribe
Koordenatuak 42° 56′ N, 1° 16′ W / 42.94°N,1.26°W / 42.94; -1.26Koordenatuak: 42° 56′ N, 1° 16′ W / 42.94°N,1.26°W / 42.94; -1.26
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa

Aribeko zubi erromanikoa Nafarroa Garaiko izen bereko herrian, Pirinioetako Aezkoa eskualdean, Irati ibaiaren gainean dagoen zubi ezaguna da. Nahiz eta jende askok erromatar zubia dela uste izan, ez da garai hartakoa, Erdi Arokoa baizik, erromaniko estilokoa. Erromatar izena agian toki hartan bertan aurretik beste zubi egon izanaren adierazpide izan daiteke. Zubia Garaiora doan errepidearen hasieran dago, eta gaur egun Aribe herriaren ikur nagusia da. Oinezkoek bakarrik erabil dezakete.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia 50 metro luze da, eta 3,20 metro zabal. Hiru arku ditu, eta zubi begien zabalera sei metrokoa da. XVIII. eta XIX. mendeetako gerretan eraso handiak pairatu zituen, eta 1795an ia suntsituta gelditu zen; 1823an, erdiko arkua suntsitu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Cuevas Gutiérrez, Rosi. «Puente de Aribe» El Curiosón . Noiz kontsultatua: 2017-10-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]