Garaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Garaio
Barrundia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Barrundia
Koordenatuak 42° 54′ 32″ N, 2° 32′ 19″ W / 42.90888889°N,2.53861111°W / 42.90888889; -2.53861111Koordenatuak: 42° 54′ 32″ N, 2° 32′ 19″ W / 42.90888889°N,2.53861111°W / 42.90888889; -2.53861111
Garaio hemen kokatua: Euskal Herria
Garaio
Garaio
Garaio hemen kokatua: Araba
Garaio
Garaio
Demografia
Biztanleria 0

Garaio Arabako eskualde-parkea da, Gasteiztik 15 bat kilometrora dagoena, Barrundiako udalerrian. Bere izena gaur egun hutsik dagoen herri batetik hartu zuen, Barrundiara pasa baino lehen Ganboa udalerrian kokatuta zegoena. 116 hektarea inguruko hedadurarekin, Uribarri Ganboako urtegiaren bazterrean dago. Urtegiko urak Zadorra ibaiarenak dira.

Garaioko hondartzako ikuspegia
Garaioko hondartzako ikuspegia

Bainatzeko gune atseginak ditu, eta bainuarekin eta aisialdiarekin erlazionatutako hainbat zerbitzu ere, besteak beste, aparkalekuak, informazio-etxea, komunak, aldagelak, dutxak eta iturriak. Hori dela eta, Gasteizko hondartza gisa ezaguna da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa