Aribe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aribe
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Aribeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Aezkoa
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Aribe
Alkatea Nicolás Ziritza González (indep.)
Posta kodea 31671
INE kodea 31034
Herritarra aribear[1]
Kokapena
Koordenatuak 42° 56′ 42″ N, 1° 15′ 55″ W / 42.9450571°N,1.2652362°W / 42.9450571; -1.2652362Koordenatuak: 42° 56′ 42″ N, 1° 15′ 55″ W / 42.9450571°N,1.2652362°W / 42.9450571; -1.2652362
Aribe hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Aribe
Aribe
Aribe (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 3,81 km2
Garaiera 707 metro
Distantzia 51 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 44 biztanle
% 52,27 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,73
Dentsitatea 11,55 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 24,19
Zahartze tasa[2] % 27,66
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 0 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 6,99 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 20,97 (2010)
Euskararen erabilera

2,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.aribe.es/


Aribe[3] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Aezkoako herri guztiak lotzen dituen bidegurutze baten erdigune geografikoan kokatuta dago. Irati ibaiaren ertzean, Aribe da altitude baxuena duen herria.

Izenak "Ari(aren) be(hean)" esan nahi du, Aria herriaren azpian baitago. Aribetarrek, bestalde, "txipateroak" izen herrikoia hartzen dute. 44 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aribe Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, NA-140 errepideak zeharkatzen duela. Herria Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago, toki estrategikoan, Aria, Orbaizeta, Garralda eta Hiriberrira doazen bideen erdian, Irati ibaiak zeharkatzen du alderik alde.

Aribek Ariarekin egiten du muga iparraldean, Hiriberrirekin ekialdean, Garaioarekin hegoaldean, eta Garraldarekin mendebaldean.

Leizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariben Aizpea edo "Errotakoa" leizea dago; bertan aurkitu zuten antzinako emakume baten hezurdura osoa, duela 8.000 urte ingurukoa.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa eta prezipitazioak 1.600mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira. Aribek Aezkoako udalerri gehienek daukaten mendialdeko klima atlantiarra dauka. Udalerria itsasoaren mailatik 700 metrora egonik, eta erliebearen berezia izanik, neguan metro erdirainoko elurteak ohikoak dira bertan.

Aribeko basoetako zuhaitz espezie ohikoenak haritzak eta pagoak dira, batez ere, udalerriaren ipar eta ipar-mendebaldean.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariben, itsasoaren mailatik 701 metrora, Nafarroako gobernuak 1971n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoako herri guztiek bezala, Aribek urteroko petxa ordaindu beharra zeukan. 1845ean Aezkoako ibarra desegin zenean Aribe udalerri independente bihurtu zen. Ordura arte, herria alkateak eta herritarrek aukeraturiko erregidore batek zuzentzen zuten. Erdi Arokoak dira, berriz, Aribeko ur sendagarriei buruzko lehen aipamenak, izan ere, inguruko herrietako hainbat gaixo, bertara joaten ziren, sendabide miragarrien bila. Ospea hedatuz joan zen, eta azkenik, Aragoiko eta Frantziako mugetan barrena ere heldu zen Aribeko uren berri.

Antzina, udalerriaren mugak 680 errobada ziren, laborantza lur pribatuak 164 errobada ziren, eta lur komunak gainontzeko 516ak. Basoak, aldiz, 250 errobada ziren. Herritarrak abeltzaintzatik bizi ziren batez ere. Mendialdeko herri askok bezala, Aribek asko sufritu zuen 1794ko Konbentzio Gerran, eta berriro ere 1837ko Gerra Karlistan. Aribetarrak, kapareak ziren, Nafarroako erregeek Erdi Arotik emaniko pribilegio eta eskubideei esker.

Aribe udalerri independente bihurtzean, bere ekonomia aldatuz joan zen, eta bideen ordez, errepide berriak eraiki ziren. Dena den, lanak asko luzatu eta atzeratu ziren, eta 1920ko hamarkadan artean ere bukatu gabe zegoen Aribe eta Jaurrieta bitarteko errepide berria. Garai hartan, Agoitzeraino heltzen zen tranbia elektrikoa, izan ere, Agoitz, Auritz eta Garaioa bitarteko tranbia elektrikoa bazebilen. 1920ko hamarkadan Aribek errota bakarra zeukan martxan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aribeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Ariben, ez zelako inongo talderik aurkeztu[5].

2011n, ordea, Agrupación Independiente Aribe zerrendak 3 hautagai aurkeztu zituen, baita zinegotzi bihurtu ere. Nicolás Ziritza alkate izendatu zuten eta Barriok zinegotzi segitu zuen[6].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008-2011 Teodoro Barrio Laurenz Izendatuta
2011-2015 Nicolás Ziritza González Indep.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 18

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Aribe Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aribeko jaiak Sortzez garbiaren omenez ospatzen dira abenduaren 8an eta inguruko egunetan. Horrez gain, maiatza aldera, San Joakin baselizarako erromeria antolatzen da. Pazko ondorengo lehen ostegunean ere beste erromeria bat antolatzen da, Orreagara.

Thun thun dantza, Aribeko berezko dantza da. Lau zatitan banaturik dago, soka dantza, zapi dantza, ingurua, eta karrika dantza. Herritarrek biribilgunean dantzatzen dute.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko zubia herriko osagairik ezagunena dugu, Garaiora doan errepidearen hasieran dagoena. Gaur egun zubia oinezkoek bakarrik erabil dezakete.

Bestalde, zubi zaharrak, herria zeharkatzen duen errepidearen zati da, Garaioa eta Garralda bitartean. Errepidearen zabalera estua dela eta, norabide bietan doazen bi auto nekez igaro daitezke bertatik.

Garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aribear ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aribe Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa