Arkalojori
Arkalojori το Αρκαλοχώριον | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Crete |
Eskualdea | Crete Region |
Unitate periferikoa | Heraklion (unitate erregionala) |
Udalerria | Minoa Pediada Municipality |
Izen ofiziala | το Αρκαλοχώριον |
Jatorrizko izena | το Αρκαλοχώριον |
Posta kodea | 703 00 |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°09′N 25°16′E / 35.15°N 25.27°E |
Altuera | 403 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.311 (2001) 3.501 (2021) 2.939 (1991) 4.313 (2011) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 2891 |
Matrikula | HK eta HP |
Arkalojori (grezieraz: Αρκαλοχώρι) Kreta uhartean dagoen Greziako herri eta udal unitate bat da. Heraklion unitate erregionalean dago, eta Minoa Pediada udalerrian. 2011n udal unitateak 10.476 biztanle zituen, herriak, berriz, 4.313 biztanle zituen.
Arkalojoriko haitzuloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkalojoriko lurraldean, Galatasko jauregiaren aztarnetatik 4 km ingurura, aztarna minoiko garrantzitsuak aurkitu diren haitzulo bat dago. 30 m inguruko luzera duen kobazuloa da, lurrikara baten ondorioz agian, garai minoikoaren amaieran zati bat erori zen, eta horri esker aurkikuntza batzuk kontserbatu ahal izan dira indusketek argira atera arte.
Haitzuloaren ikerketa goiztiarra Iosif Hatzidakisek egin zuen, baina guztiz estali zuten indusketa nagusiak Spyridon Marinatosek zuzendu zituen 1934 inguruan.
Aurkikuntzen artean, urrezko, zilarrezko eta brontzezko objektu ugari nabarmentzen dira, hala nola, labanak, ezpatak eta aizkora bikoitzak. Azpimarratzekoa da aizkora bikoitz horietatik hiruk inskripzioak dituztela: horietako bik A linealeko zeinuak dituzte, transkripzio fonetikoa I-Da-Ma-Te duen hitza duena. Beste aizkora bikoitz batean Festoko diskokoekin lotu diren karaktere sorta bat dago. [1]
Aztarnategiko aurkikuntzen arabera, kobazulo honek jainko gerlari baten gurtza-leku izan nahi zuela uste da. Haitzuloa Kretako labirinto mitikoarekin identifikatu zitekeela ere iradoki izan da, "labirinto" izena (grezieraz, λαβύρινθος) "labrys" (grezieraz, λάβρυς) aizkora bikoitzak izendatzeko erabiltzen den izenarekin lotzen zelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Arkalokhori Axe Inscription in Relation to the Diskos of Phaistos Text, en Anistoriton, vol. 11 (2008-2009) (Ingelesez)