Arkitektura gorri
Itxura
Arkitektura gorria izenarekin herri arkitektura mota bat da. Erabiltzen diren materialen ondorioz eraikinek kolore gorri berezi bat dute.
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura mota hau Ayllóngo mendilerroaren iparralde aldean ematen da, Segoviako probintziaren hegoaldean (Espainian). Ezagunenak Madriguera eta Villacorta dira. Bi herri horietan eraikin berrietan betiko materialak erabili izan dute. Segoviatik kanpo ere, zenbait herrietan, antzeko arkitektura ikus daiteke, esaterako Teruelgo probintzian: Pozondón eta Ródenas.
Materialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntzan material gorriak erabiltzen dituzte: burdin-harria eta buztina. Batzutan, kontraste moduan, arbelaren grisa eta kuartzoaren zuria erabiltzen dira. Inguru horietan material horiek ugariak dira.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Madriguerako etxe tipikoa.
-
Serracín herriaren eliza gorria.
-
Villacortako plaza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Arkitektura gorriaren herriak.